Ba ote dakixu? | 2026ko Martxoaren 19a
Alfred Dreyfusen askatzeak, 1899ko irailean, “Dreyfus aferari” amaiera eman zuen frantses gehienentzat. 1900eko maiatzaren 22an, Pariseko Erakusketa Unibertsalaren hasieran, Waldeck-Rousseau gobernuko presidenteak “ez (zela) gehiago Dreyfus aferarik” erran zuen. Baina Dreyfusek ez zuen batere bere kulpabilitatea onartu eta, 7 urtez, bataila handia eraman zuen errehabilitazioa lortzeko. Horretako, “egintza berriak” atzeman behar ziren.
Euskal diaspora | 2026ko Martxoaren 19a
KORRIKA MUNDUAN. Aurten ere gogor ari dira mundu osoan Euskal Etxe, elkarte, unibertsitate eta euskal presuna eta taldeak Korrikarekin bat egin eta lasterketari lotu saio eta ekitaldiak antolatzen. Diasporako Korrika hauek, EHko ofiziala aitzin abiatzen dira: Parisekoa, Sacré Coeur-etik abiatu eta Euskal Etxeraino heltzen dena, izan da aurten ere lehena, martxoaren 7an egin delarik. Hortarik goiti andana bat lekuetan egin da eta beste batzuk segituko dute...
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 12a
Mendiko sokorri ateraldiak azken urte hauetan azkarki emendatu dira, gastu handiak eraginez. Mendiko aisialdiak biderkatu dira milaka pertsona ibiltzen direla. Bestalde klima aldaketaren ondorioz, elur elausoak, arroka erortzeak eta litatzeak usu gertatzen dira. Horiek kontutan hartu eta, frantses Kontu Auzitegiak sokorri ateraldiak ordaintzea proposatzen du.
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a
1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteburuaren karietara, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi gehienek adierazpenak egin dituzte. Vox izan da isilik egon den bakarra.
Aitor Esteban EAJren presidenteak lore eskaintza egin du Poliziak duela 50 urte tiroz hil zituen bortz langileen aldeko oroitarrian. Halaber, sarraskiari buruzko dokumentu ofizial guziak desklasifikatzeko galdegin du. Estebanek adierazi du gertakari lazgarri hark “arrasto oso sakona” utzi zuela...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a
“Gazteen Adierazleak” izeneko txostena argitaratu du berriki Gazteen Euskal Behatokiak. Azterlan horrek ematen dituen argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 34 urte arteko gazteei buruzkoak dira.
Ikasketei eta prestakuntzari dagokienez, txostenak erakusten du gaurko gazteak sekula baino hobeki prestatuak direla. Eskola goizik uzten dutenen heina inoizko apalena da. 18 eta 24 urte arteko gazteen %5 soilik dira bigarren hezkuntzako bigarren etapa bururatu ez dutenak....
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a
Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia eman dio Araban sei parke eoliko martxan emateko egitasmoari, haize errotek kalte handiegia eginen lioketelako ingurumenari.
Proiektuaren sustatzaile zen Savanna Power Solar 14 enpresak Arabako sei herritan ezarri nahi zituen haize errotak: Burgun, Dulantzin, Iruraiz-Gaunan, Donemiliagan, Barrundian eta Gasteizen. Parke bakoitzean aerosorgailu bat ezartzea pentsatua zuen, orotara 29,94 megawatteko indarra ukanen zuena.
Jaurlaritzak eman duen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016