Orotarik | 2026ko Martxoaren 26a
Sare sozialei buruzko prebentzio saioak 5.endako
Urtarrilaren 20 eta 21ean, Andrea Aranguren psikologoa gomitatua izan da gure kolegiora, 5.eko ikasleei sare sozialei buruzko sentsibilizazioa animatzera, bi orduz gelaka, talde erdika.
Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa dutenez, logeletan uzten dutenez, zenbat “story” igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen...
Ba ote dakixu? | 2026ko Martxoaren 26a
2026ko otsailaren 20an, Le Havreko biztanle, hautetsi eta portuko zamaketariak elkartu ziren “Dreyfus langilea”-ren memoria ospatzeko. Duela ehun urte, 1926an, Jules Durand hil zen, anonimotasun osoan. “Dreyfus langilea” deitua izan zen, Alfred Dreyfus bezala injustizia handia bizi ukan baitzuen. Ber maneraz, langilea baitzen, bere afera “pobrearen Dreyfus afera” deitua izan zen.
Euskal diaspora | 2026ko Martxoaren 26a
MEXIKO HIRIA. Indar biziz segitzen du munduko hainbat lekutan Korrika 24k. Aste huntan, Renon, Bahia Blancan, Boisen, New Yorken, Txileko Santiagon, Mexiko Hirian, Salt Lake Cityn, Londresen, Valentzian, Bostonen, Quebec Hirian, Mallorcan, Barranquillan-eta ibiliko dira bertako euskaldun eta euskaltzaleak euskararen alde korrika, heien komunitateetan “hemen gira” erranik, eta “gure hizkuntza dugun euskara” aldarrikaturik, heien artean hainbat euskara ikasle izanik....
Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 19a
Aberats handi gehiago da munduan eta horien ontasun ikaragarriak ezin asmatuko heinean emendatzen ari dira. Munduan zehar aberats eta pobreen arteko leizea ari da beti eta gehiago handitzen. Aberastasun kontzentrazio okaztagarriarekin bere mugetara heldua da kapitalismoa. 80 pentsalari berezituek berriki plazaratu duten “Kapitalismoaren ondoko urratsak” izeneko liburuak erakusten dauku gizartearen kudeatzeko beste moldeak posible direla.
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Aldarrikapenek, salaketek eta nola ez ospakizunek denek ukan dute lekua martxoaren 8an, horren lekuko bihurtu dira aurten ere Euskal Herriko karrikak. Elkarte Feministek, emazteek ala gizonek, bete dituzte bazter guziak Euskal Herriko Mugimendu Feministak deiturik, “Beste mundu bat feminismotik” lelopean. Manifestazio gehienak hiriburuetatik abiatu dira, “Zapalkuntzak bizirik daudela” kritikatu dute. Martxoaren 17ko greba orokorrean parte...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a
Radio Taxi Donostia eta Gipuzkoako Sagardotegien elkarteak lankidetza indartu dute txotx garaian sagardozaleen mugikortasuna bermatzeko, sagardotegietara joaten direnei garraio publiko segurua eskaintzeko. Bi erakundeek azaldu dute Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuak (BBE) eraginkortasun osoa duela, eta bazkide laguntzailearen figura sendotu dela, zerbitzua hobetzeko gako gisa,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016