Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a

Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia

Apirilaren 23 honetan abiatuko da Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 23. edizioa, eta apirilaren 30a arte iraunen du. Zortzi egun horietan, 27 film luze eta 19 labur erakutsiko dituzte eta ondoko gaiak izanen dira aipagai nagusiak: errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osagarria, emazteek erlijioetan duten zeregina, Afrikako haur soldaduak eta gizarte mobilizazioen indarra. Palestine 1936 filmak zabalduko du festibala, eta aurkeztuko...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a

81 biktima gehiago onartuak Nafarroan

Nafarroako Foru Gobernuak funtzionario publikoen eta eskuin muturreko taldeen motibazio politikoko ekintza bortitzen biktimak izan diren 81 pertsoneri onarpena eta erreparazioa adierazteko ekitaldia egin die apirilaren 15ean. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariaren ustez, “duela hamar urte pentsaezina zen” horrelako ekitaldi bat egitea.

Ekitaldian, 57 gizon eta 24 emazte onartu dituzte. 60ko...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a

Soziometroa

Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroaren emaitzak aurkeztu dituzte joan den astean. Azterketak agerian uzten du EAEko jendartearen %57rentzat arazo nagusia etxebizitza eskuratzea dela. Biztanleriaren %47k lan merkatuarekin lotuak diren arazoak ezartzen ditu kezka nagusi gisa, %28 osagarri sistemarekin kezkatuak dira, %20, berriz, arazo ekonomikoekin eta %19 delinkuentziarekin.

Usaian bezala, soziometroak herritarren jarrera politikoez ere galderak egiten ditu. Atal honek...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a

Txomin Letamendiri buruzko dokumentazioa zentsuratua

Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak (GEB) salatu du Espainiako Barne Ministerioak Txomin Letamendiri buruzko dokumentazioa zentsuratu duela.

Eusko Gudarosteko komandante eta Euskal Informazio Zerbitzuetako kide izan zen Letamendi, eta 1946an eta 1947an arrastatu, torturatu eta baldintza ezin gogorragoetan espetxeratu zuten frankistek, eta tratu txar guzi horien ondorioz hil zen 1950eko abenduaren 20an. 2024ko abenduan, GEBk salaketa bat aurkeztu zuen haren kontrako krimenak...

Orotarik | 2026ko Apirilaren 23a

Kukumarro

Kantua eta abestia

Euskarak baditu hitz zaharrak noizbait kanpotik jin izan direnak eta gero etxekotu direnak. Haietarik bat “kanta”, “kantatzea”. Bazen liburuxka bat hemengo kantu zaharren bilduma egiten zuena eta Kantu, kanta, kantore zuen titulua hiru hitzekin, Lafittek eta Lertxundik osaturik nik uste.

Izan dira euskaldunak pentsatu izan dutenak hitz hori latinetik heldurik ez zela ona eta beste hitz bat asmatu...

Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 23a

Vatican II giristinoak eta euskara suspertzen IV.

II- Hegoaldeko Eliza inarrosia. B

Aita Sainduak giza eskubideen alde.

Joanes XXIII-k lurrikara eragin zuen 1962an Mater et Magister plazaratzearekin. Entziklika horretan “herritar bakoitzaren promozio soziala, kulturala eta politikoa bultzatzen duen Elizaren alde” agertzen da. 1965ean Paulo VI ildo beretik doa. Pacem in Terris entziklika “pertsonen eta herrien eskubideen aldeko”...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016