Ba ote dakixu? | 2026ko Maiatzaren 07a
Orain dela hiru aste, Errealeko txuri-urdinek Errege kopa irabazi zuten Sevillako berotasunean (aro eta giro mailetan!), Atletico Madrilgo taldea garaituz (2-2 denbora arautuan, 4-3 tirakoetan). Donostiar taldeko bi gaztek zuten garaipena eman, Unai Marrero donostiarrak lehenik, atezainak, aurkarien lehen bi penaltiak geldituz, eta Pablo Marin jokalariak (duela 6 urte baloi biltzaile zena Anoetan!), azken penaltia...
Euskal diaspora | 2026ko Maiatzaren 07a
BRANDSEN, ARGENTINA. Bilkura berria eginen dute aste huntan Buenos Aires probintziako Brandsen herriko euskaldunek. Argentinako beste hamaika lekutan bezala, bada bertan jende andana euskal arbasoduna, eta euskaldunak bertako historiako parte izan dira, baina denborarekin hori lausotzen joan zen. Ez da sekula egon Euskal Etxerik Brandsenen. Hondarreko urteetan herritar batzuk heien euskal erroez galdegiten hasi ziren, horietarik bat Cristina Juliarena: ikertzen hasi eta 21...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Hithium elektrikazko bateriak osatzeko enpresa da. Nafarroako Gobernuak eta Hithium Txinako enpresak Pekinen hitzarmena sinatu berri dute, Foru Erkidegoan eginen den inbestimendua gauzatzeko. Proiektuak Nafarroan bateriak biltegiratzeko lantegia sortzea aurreikusten du, 405 milioi euroko inbestimendua da, orotara 1.000 lanpostu izanen dira, lehen fasean 700 lanpostu inguru sortuko...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
“Argantzunek Trebiñu Eguna” ospatua izan da, Gaztela eta Leongo Gobernuaren menpe den herri hau Arabako probintziaren parte izan dadin galdegina izan da. Besteak beste, Trebiñuko herritarrei euskarazko hezkuntza publikoa bermatzea lortu nahi zaie, bai eta bertan bizitzeagatik jende anitzek dituzten zailtasun administratiboak desagertzea. Horretaz gogoetatzeko, iaz integrazio mahai bat plantan jarri da, PPk salbu alderdi politiko guziek egitasmoa babestu dute. EAJ alderdi...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Donostiako Jon Insausti auzapezak uda aitzin tasa turistikoa plantan jarriko zuela aipatu zuelarik, eztabaida piztu da. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuak adierazi du 2027a baino lehen ez duela uste bideragarria denik, epe teknikoak direla eta. Sailburuak uste du ezinezkoa dela uda baino lehen abiatzea. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak zioen akordio batetara heltzeko Gipuzkoako Batzar Nagusian eztabaidatuko dutela.
...Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Kanabisa da Euskadin gehien atzematen den droga, kokainaren aitzinetik. Iaz Ertzaintzak 7.500 marihuana landare harrapatu zituen. EITB Dataren azken azterlanetik dira zenbaki horiek agertu. Ikerketa horretan Hego Euskal Herrian kanabisaren kontsumoa aztertu da. Txostenak hainbat ikerketen eta inkesten datuak bildu ditu: drogen kontsumoa, mendekotasun arriskuak, legeztatze neurriak eta atxiloketen bilakaerak dira kontutan hartuak izan. Hermelo Molero Bilboko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016