Mundu zabalean | 2026ko Maiatzaren 07a

Datu zentroen artean bizi behar

Ashburn Estatu Batuetako Virginia estatuan da, Interneteko trafiko handiena kudeatzen duten datu zentroen (Data centers) hiriburua bilakatua da. Eskualde horretako 46.000ko bat herritarrek azantza akustikoen eta kutsaduraren artean bizi behar dute.

Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a

Maiatzaren Leheneko aldarrikapenak

Maiatzaren Lehena, langileen eguna manifestaldietan iragan da. Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutieneko soldata propioa izan da sindikatuen eskaera nagusietarik bat. Oroit martxoaren 17ko greba orokorrak herritarren sustengua ukan zuela eta horregatik sindikatuek hitzeman dute ez dutela etsiko hura lortu arte.Bestalde, euskara eta erdara juridikoki parekatzeko aldarrikatua izan da ere eta LABek eta Steilas sindikatuek euskararen aldeko manifestaldian parte hartzera deitu dute, maiatzaren...

Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a

Beste langile baten heriotza

Joan den ostegunean zamaketa lanetan ari zela 61 urteko langilea zendu zen Zamudioko (Bizkaia) Ugaldeguren III industrialdean Eurobots Industrial Machinery Export enpresan. Langilea kamioia deskargatzen ari zela, zamak jo eta beherean harrapaturik gelditu zen. Suhiltzaileek eta sokorriek ez zuten haren bizia salbatu ahal ukan. Sindikatuek garraio sailaren segurtasun eza eta prebentzio eskasa gaitzetsi dituzte eta salaketa manifestaldia deitu. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, istripuaren...

Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a

Mihi-arrainaren haztegia

170 milioi euroko aurrekontua duen mihi-arrainaren hazteko proiektua aurkeztu berri du Eusko Jaurlaritzak. Zentral nuklearra izan behar zuen eta ur-untziak osorik dituen Lemoiz (Bizkaia) herriko Basorda itsas-bazterrean egiteko asmoa dute. Haztegiak finantzaketa publiko-pribatua izanen du, eta hamar urte beharko dira horren garatzeko. Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak egitasmoaren aurkezpenean zehaztu zuenez, 2030ean helduko dira merkatura Lemoizen hazi lehen mihi-arrainak....

Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a

Bikote hilketa-saiakera Donostian

Behin-behineko espetxe zigorra ezarri diotebikotekidea hiltzen saiatzeagatik joan den ostiralean Donostian atxilotu zuten gizonari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, Ertzaintzak bikotekidea itotzeko ahaleginak egiten atzeman zuen 26 urteko gizona, ostiral goizaldean, Donostiako etxe batean. Erasoa geldiarazi zuten, eta gizona atxilotu.Joan den ibiakoitzetik Martuteneko presondegian da.

...

Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a

Almadien Burgiko besta

Joan den larunbatean Almadiaren eguna ospatu zuten Burgin 34. aldiz. Oihangintzako ekonomian sartzen zen almadia lehen, ezen oihanean moztu enborrak garraiatzeko sistema baitzen. Udaberrian karreatzen ohi ziren trunkoak, ur emaria handitzen zenean, manera horretan egurra tonaka jaisten ahal baitzen ibaian behera. Aizkolariek egurra ahal bezain fite saltzea zuten helburua eta Nafarroan ez bazuten lortzen, Zaragozaraino heltzen ahal ziren.Aurten haatik, Ezka ibaian ur guti baitzen almadia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016