Egun eta bihar | 2021eko Maiatzaren 27a

Hamahiru

Lurralde hauteskundeentzat, nornun den hautagai jakin da joanden aste ondarrean. Lekuka izandira eztabaida samurrak. Halanola PACA deitzen duten eskualdeanbai eta Frantzia iparraldean.Eskuindarrak elgarren artean hizkatudira, batzuk nahi macrontiarrekinbat egin eta beste frangokez holakorik aditu ere nahi. Bategitearen aldekoeri iduritzen gisahortan jokatuz nagusitzen ahaldirela eta aitzintzen beraz eskuinburukoeri, bi eskualde horietaneskuin burukoak azkar...

Egun eta bihar | 2021eko Maiatzaren 27a

Arintze horiek

Joan den egunean, izurritearenkontrako neurriak hein bat arindudirelarik, jendea loriatua zen,denek berantetsia holako eguna.Mundu bat bazen karriketan, saltegietanbai eta idekitzen ahal zirenjatetxe horietan. Anitzek bestaegin dute eta zoin airoski! Gisa batezez baita batere harritzeko. Salbu,arrangura frango ere agertuda segidan. Frangok ahantzi baituteanitz tokitan eta anitz kasutanmaska behar zela bisaian atxiki.Hiri frangotan arrunt ahantzi arratsetan9etako...

Egun eta bihar | 2021eko Maiatzaren 27a

Mendekoste

Beti bezala, Mendekostek ereekarri dauku asteburu luze bat.Aroa ez izanikan ere denetan arraroa, izan da segur mugimendu!Zernahi jende bazter guzietan! Telebistanere ikusi da karrikak nolagalkatuak ziren, itsas-hegi horiekberdin!

Eta igandean, arratseko11etan, Lille hirian, mundu bat bildua,ikaragarriko mundua zinez,denak lorietan, elgarren gaineanbezala, oihu eta oihu, kantu etakantu, hango futbolariak Frantziakoxapeldun ateraturik!...

Gogoa hazi | 2021eko Maiatzaren 27a

Beldurra ari du!

1819an, Ozeano Barearen*erdian, bale ume baten ihizianari ziren hamazazpi itsasmutilek,ikusi zuten bale-amak, amorruz,beren ontzi nagusia atakatzen,arrailtzen eta uzkailtzen. Ontziaitsasperatu aitzin, tarrapatan,hiru txalupetan banatu zirengizonak, ahal bezain bat janedankargatuz, nabigatzekobehar zuten tresneria beraiekineramanez. Hor zeuden itsasoerdian galduak Txileko lurretatik3.000 miliatan (milia = 1852m), beren gain, nehork ezinsalbatu. Nola atera...

Kostaldean | 2021eko Maiatzaren 27a

Andde Ithurbide apezaren hiztegia

Iparretik Hegoraino holadeitzen da berrikitan plazaratuaizan den hiztegia. Obraguziz aberatsa zor diogunaAndde Ithurbide orain Uztaritzenden garaztar apezari.Aurkeztu dauku goxoki etasanoki Zibururat espresukijinik hortarako.

Berak dionaz aitzin-solasean,lan nasai hori egin du euskaramaitez eta euskara maitarazinahiz. Aspaldian plantatuazen iker eta iker, hitzak bileta...

Kostaldean | 2021eko Maiatzaren 27a

Donibane aldeko hautagai abertzaleak

Toki frangotan bospasei hautagaibikote badirela departamendubozeri buruz, lau hautagai berazordezkoak kondatuz, ez dirahortan Donibane Lohizunekokantonamenduak. Hiru bikotedira bakarrik bozketa abiatuak.Ja aipatuak ditugu eskuindarrak,hautagai izanki Emmanuel AlzuriBidarteko auzapeza eta PatriciaArribas-Olano Donibaneko auzapez-ordea. Eskuin burukoak erehor dira, erakusteagatik naski geroeta arrakasta gehiago...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016