Kostaldean | 2021eko Martxoaren 11a

Erakasle bat gutiago?

Zokoan, Untxin aldeko eskola elebidunean,hezkuntza ikuskaritzak jakinarazi dueuskal-erakasle postu bat kendu beharduela. Edo gutienez postu erdi bat. Berriakharritu ditu burasoak eta ezin onetsiadaukate. Elgarretaratze bat ere muntatudute protesta gisa. Berrogei bat lagunbildu dira karia hortarat. Erakasle batgutiago izanez, batto da bakarrik gelditzeneuskararen sailean, eskola hortan zortzimaila desberdin badirelarik. Eskas handiaberaz. Gainerat,...

Kostaldean | 2021eko Martxoaren 11a

Hendaian, euskararen hilabetea

Hendaian, bada hamar bat urte martxoaeuskararen hilabetea izaiten dela, gisahartako egitarau herrikoiarekin. Aurten ereberaz bainan giro berezi batean eta ezinditake bestela izan. Iragan asteburuan, jaegin dira lehen urratsak. Heldu den astean,martxoak 17, asteazkenarekin, ibilaldiakizanen dira hirian gaindi, euskarazbistan dena, hirian agindu, untsa gordeaden altxor baten ondotik, 7 eta 12 artehortako haurrentzat, multxo ttipika, multxo bakoitxak...

Kostaldean | 2021eko Martxoaren 11a

Ziburuko eskoletan

Ziburun, badu hiruzpalau urte aipu delalehen mailako eskolen batetaratzeaMariñela auzoaldean. Gero eta haur gutiagodutelakotz. Departamenduko hezkuntzazerbitzuek nahi lukete batetaratze horiaurten berean gauzatu. Edo bederengauzatzen hasi. Herriko Etxearekinhitzartzen ari dira hortarako. Eskuinaldekohautetsiak harrituak dira, edo harrituarenaegiten dute, baizik-eta hori heien xedetarikzela herriko bozak egin direlarik etaabertzaleak kontra zirela,...

Kostaldean | 2021eko Martxoaren 11a

Aspaldiko lehergailuak

Joan den larunbatean, ez zitakeenZokoako gotorlekurat hurbildu, uhainekondo hartarat ekarriak atzemanak izanikaspaldiko lehergailu zonbait. Artetangertatzen dira holakoak. Itxuren arabera,40ko gerla bururatu zelarik alemanekitsasorat bota lehergailu heietarik.Denboraren buruan berriz agertuaknolazpait. Hortakoak diren langileak jin diralehergailu horien indargabetzerat.


...

Orotarik | 2021eko Martxoaren 11a

Berrogeita hamar urteko oroitzapena... Aberri Eguna, debekatua!

Enbata mugimenduko militanteek deliberatu genuen, 1971n, gukere Aberri Eguna Pazko igandearekin ospatuko genuela, HegoEuskal Herrian egiten zuten bezala, eta gainera, urtero herriz aldatukoginela. Ordu arte, 1963az geroz, Bazko astelehenarekin biltzenbaikinen eta beti herri berean: Itsasun.

Hôtel du Chêne ostatuko jabearen pentze pribatua utzirik...

Abisuak | 2021eko Martxoaren 11a

Nafar eta Lapurtar Herriko Etxek manifestazio deialdia

Martxoaren 13an, Sara, Azkaine,Urruña, Biriatu, Lesakaeta Berako Herriko Etxek Beranmanifestazioa antolatuko dute(16:00). Herria eta natura-ondareababesteko, erantzukizunakeskatzeko, mugaz gaindikopolitika bateratuak bultzatzeko,suhiltzaile eta babeszibileko langileen lana eskertzeko.Segurtasun neurri guziakhartuko dira.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016