Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Bere autoan hila

Hendaian, gertakari bat untsa hitsa: 56 urtekogizon bat, Thierry, anitzek Titi deitzen zutena,nehorat segidako biltzerik ez duten horietarik,aspaldixkoan muga hegi hortan kokatua, bereautoan hila atzeman dute, Kanetako aldean.Destrenpu zerbaiten ondotik zendua bai etahain segur hotzak sesiturik. Bere usaia zuenhori, gau guzia bere autoan egoitea. Bezperanherriko zerbitzuek errana zioten aterbe batsegurtatzen ahal ziotela gau zonbaitentzatbederen,...

Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Simone Vilalta

Hendaian, Urtats egunean pausatu da SimoneVilalta, biziki ezagutua zena, gerla denboran,oraino gazte hutsa zelarik, alemanen kontrakoihardukitzaile suhar agerturik. 97 urte zituen.Arrastatu zutelarik, deportatua izan zenRavensbruk izeneko herio-kanpo hitserat. Zonbat aldiz ez du kondatu nola errezebituaizan zen han nunbait, emazte multxo battirahala joka ari, dena jestu tzar eta trufa itsusi!Azkenean ahal bezala eskapatu zen,...

Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Jende xaharrak gogoan

Donibane Lohizunen, 16 urteko musikaikasle bat, Antton Bilek, bere lagun parrastabatekin hitzartu da interneten bitartez kontzertupollit baten eskaintzeko, oren erdiño batenheinekoa, xahar-etxetan diren guzieri. Hamabixahar-etxe izan dira partzuer jarri direnak.Urrats goxo eta goresgarria zinez!


...

Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Odol emaiteak

Hilabete huntan ere bi odol emaiteizanen dira Donibane Lohizunen,usaian bezala lehengo Tenisguneestalian. Lehena 26an, asteartearekinberaz, goizeko 7ak eta erdietarik goiti,11k artean, bigarrena biharamunean,arratsaldeko 3etarik 7ak arte.


...

Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Elkarte bat gehiago Urruñan

Urruñan, elkarte berri bat agertu da,"Urrugne autrement" deitua. Egiaerran ez da arras berria. Herrikobozetarik landa hasia zuten muntatzen,sustatzaile Sébastien Etchebarnezinegotzia, jaz zerrendaburu izana,eta hunen lagunak. Elkarteak badaukaorain bere legezko nortasuna. Hori nahiukan du joan den egunean jakinaraziargi eta garbi. Erakutsiz elgarri betiberdin atxikiak daudela eta hurbiletiksegitzen dituztela herriaren...

Kostaldean | 2021eko Urtarrilaren 14a

Elur luma zonbait

Elurra frango polliki ukan dute lekuka,hala nola Aldudeko aldean. Kostaldeanez haatik. Nahiz larunbat arratsaldeapalean zonbait elur luma xehe ikusidiren halere itsas-hegi hortan ere.Ezagun zen elurra zela bainan lumakurtzen ziren lurra hunkitu orduko etateilatuak ez dira batere xuritu. Ez zenhaatik urrun joaiterik elur gehiagorenikusteko, Ibardin aldean eta hor gaindi.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016