Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Ekainaren 01a
Aiherra eta Izturitzeko eskoletan, bilkurak ekainaren 10ean
Aiherra eta Izturitzeko auzapezek jakinarazten dute, 2017ko urtarrilaren 16ko informazio bilkuraren ber ildotik, buraso eta herritarrak Aiherra eta Izturitzeko eskoletan iraganen den elkarretaratze batetara gomitatzen dituztela: ekainaren 10ean, 9 orenetarik 11k arte.
Aiherra eta Izturitzeko auzapezek jakinarazten dute, 2017ko urtarrilaren 16ko informazio bilkuraren ber ildotik, buraso eta herritarrak Aiherra eta Izturitzeko eskoletan iraganen den elkarretaratze batetara gomitatzen dituztela: ekainaren 10ean, 9 orenetarik 11k arte. Lehen mailako haur eta burasoak Aiherran bilduko dira, 2017/09/01ean izanen den Herrien arteko Bateratze Pedagogikoaren arabera. Ama eskolako haur eta burasoak, bai eta interesatuak diren buraso berriak ere Izturitzen bilduko dira, 2017/09/01ean izanen den Herrien arteko Bateratze Pedagogikoaren arabera. Erakasleek, laguntzaileek eta hautetsiek pedagogiari buruzko bai eta eskolaldi inguruko jarduerei buruzko zehazpenak ere ekarriko dizkie. Ekainaren 10eko goiz horretan, lekuak bisitatzen ahalko dira eta baso bat eskainia izanen zaie etorriko diren guziei.











