Errugbia | 2017ko Ekainaren 01a

Senpereko emaitzak

Oi, zer sasoina eramaiki duten gure gazteek! Igande huntan ere garaipena eskuratu dute Saint Gaudens-eko talde gotorraren kontra 21 eta 17.

Oi, zer sasoina eramaiki duten gure gazteek! Igande huntan ere garaipena eskuratu dute Saint Gaudens-eko talde gotorraren kontra 21 eta 17. Sevignacq, Biarnoko herrian egin dute balentria hori, jendetza handi baten aitzinean. Partida zaila ukan dute, gibeletik ziren partida erdian 10/14, bainan ongi sofritu ondoan eta freskotasun gehiago izanik, gaindia hartu dute bukaeran (2 entsegu bi ekipendako). Hau idaztean À¯'¬'nal-laurdenetako bidea hartua dute, aldiz ez dakigu nun eta noiz. Emaitza hau lortu ondoan iduri luke hirugarren mailara igotzen direla. Puntu hauen berri zabalduko dugu lehenbailehen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016