Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Ekainaren 01a

Urrezko ezteiak

Karloxeneko Mayi eta Dominique Mariscok Erramuz ospatu dituzte urrezko ezteiak meza batekin Baigorriko elizan eta Bazkoz Manexeneko jatetxean bazkari on batekin, familiaz inguraturik.

Karloxeneko Mayi eta Dominique Mariscok Erramuz ospatu dituzte urrezko ezteiak meza batekin Baigorriko elizan eta Bazkoz Manexeneko jatetxean bazkari on batekin, familiaz inguraturik. Huna karia hortara koinatak eta suhiak kantatu diozkaten bertsuak.

Karloxenekoen urrezko ezteiak

(airea: Etxahun eta Otxalde)

Bazkoa dugu eta bete da eliza

Zerbaiten esperantzan guziak gabiltza

Amodioa baita biziaren giltza

Urrez espos direnak jaunak lagun bitza

Karloxeneko Dominique eta Mayi maitea.

Bekan ikusten dira holako kasuak

Horra zergatik diren hanbat ospetsuak

Maitasun seinaleak beti berdintsuak

Zerbaitek laguntzen 'tu maitale kartsuak

Bazko argiak edo bihotzeko suak.

Pena emaiten deraut hunen ikusteak

Xaharren trufatzaile ardura gazteak

Xahartu nahiz gaude batzu ta bertzeak

Atsegin egin beza hunen entzuteak

Elgar maitatu bainan ez konda urteak.

Mende erdi batean bide dute egin

Biziaren zorion, kezka guziekin

Atseginean egun baitira gurekin

Jainkoari guziek dezagun galdegin

Luzaz begira ditzan biak elgarrekin.

Gaurko mundua dago amodio gosez

Herra nagusitu da maitasun eskasez

Egungo esposeri goresmen bihotzez

Maitasun hedatzaile has gaiten otoitzez

Jesus ere hil baitzen gu guzien maitez.

Urrezko ezteiak Bidarrain

(airea: sorlekua utziz geroz)

Xoraturik, lorietan, kantu hunen kantatzean

Bidarrai herrian diren espos batzu aipatzean

Mende erdi bat gazteagoak ziren biak ezkontzean

Ta orduko amodioa egun dute bihotzean.

Bazterretan entzuten da dolorezko zenbait nigar

Ezkont-berri izanki ta jadanik berexi behar

Hok elgarrekin hoinbertze urte, orai berrogoita hamar

Zerengatik erran daiteke: maite zutelakotz elgar.

Gerokoaz ametsetan hoier begira gabiltza

Zer balio haundikoa biek eman zuten hitza!

Gaurko gazteri egin bezate etsenplu hortaz eskaintza

Fidelitatea baitzuten beren bihotzeko giltza.

Alegera ditezela xahartzen hasi direnak

Gazteak ziren bezala maitatuz espos lagunak

Ez uste izan amodioa traba dirola adinak

Gorputzak galtzen dituenak hartzen baititu arimak.

Goresmenak, Dominique, zure Mayi espos onarekin

Eztei goxo batzu pasa etxen diren guziekin

Jainko maitea, bihotz bihotzez hau nahi dauzut galdegin

Zutaratzean egun batez har ditzazun elgarrekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016