Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2017ko Ekainaren 01a
GARBIren primadera
Garbi elkarteak bere primadera antolatzen du asteburu huntan ekintza desberdinekin.
Garbi elkarteak bere primadera antolatzen du asteburu huntan ekintza desberdinekin. Ortziralean, ekainaren 2an, arratseko 8.30etan, ezkerparetan, loto bat eginen du sari ainitzekin. Larunbatean, ekainaren 3an, arratseko 8.30etan, Garbi gelan, Orson Welles-ek, 1955ean, ingles telebixtarentzat, Euskal Herriaz egin dokumentala erakutsia izanen da. Film hunen zati bat Ortzaizen egina izan da eta herritar zonbaitzuk beren burua ikusten ahalko dute mende erdi bat berantago.










