Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017ko Ekainaren 01a

Gereziondo bat nola landu eta zaindu

Horixe da arlo hortan aditua den Gabriel Durruty Hazpandarrak erakatsiko daukuna ekainaren 10ean, larunbatez, goizeko 10:00etan hasirik.

Horixe da arlo hortan aditua den Gabriel Durruty Hazpandarrak erakatsiko daukuna ekainaren 10ean, larunbatez, goizeko 10:00etan hasirik. Hitzordua da Sanoki eta Ateka aitzinean. Haatik saio hortan parte hartzeko izenak eman behar dira ekainaren 7a aitzin Herriko Etxean, telefono huntara deituz: 05 59 29 75 36.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2017/06/01

Gerezi Besta

Gerezi kofradiaren bestan egin den euskal bixkotxaren lehiaketan irabazle atera dira: 1. Martin Indart (Itsasu), 2. Annie Cazeneuve (Donibane Lohizune), 3. Madeleine Barnetche (Uztaritze)
Gerezi%20kofradiaren%20bestan%20egin%20den%20euskal%20bixkotxaren%20lehiaketan%20irabazle%20atera%20dira:%201.%20%20Martin%20Indart%20(Itsasu)_%202.%20%20Annie%20Cazeneuve%20(Donibane%20Lohizune)_%203.%20%20Madeleine%20Barnetche%20(Uztaritze)

Igande huntan dugu Itsasun ohiko Gerezi Besta, lehenago Kermeza deitzen ginuena, Itsasuarrak batasunak antolaturik. Ekainaren 4an beraz.

Irakurri segida

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016