Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2017ko Ekainaren 01a

Gaiteroen besta

Beren 45 urteak ospatzeko, Baigorriko gaiteroek egun berezia antolatzen dute ekainaren 10ean, larunbatarekin.

Beren 45 urteak ospatzeko, Baigorriko gaiteroek egun berezia antolatzen dute ekainaren 10ean, larunbatarekin. Urte guzi hauen ondotik, gomitatu dituzte beraiekin bide luze hori kurritu duten gaitero eta musikariak, besta egiteko elgarrekin. Goizeko 9.30etan, Dianak emanen dituzte Baigorrin, baita Urdoze eta Germieta auzoetan, eta ere Banka, Aldude, Urepele, Arrosa, Lasa eta Anhauze herrietan. 11.30etan, denak elkarturik, Alardea eginen dute Baigorriko karrikan. Eguerditan dantzaldia elizako plazan, akordeoilari eta gaiteroekin eta aperitifa eskainia horrat hurbilduko diren guzieri. Ondotik desÀ¯'¬'lea eginen da Plaza Xokorat, hor gaiteroek bai eta Kiki Bordatxo eta bere lagunek alaituko dute bazkaria. Arratsean 9etan, Bixentainean gaualdia izanen da Jarauta txarangarekin eta gaiteroekin. Bazkariarentzat (25€) parte hartu nahi duenak izena eman behar du deituz: Betti, 07.85.02.39.68 edo Philippe, 06.08.06.04.95 edo e-mailez helbide huntarat: bidart.betti@gmail.com ekainaren 3a aitzin. Gaiteroak nundik heldu diren? Iruñea, Tutera, Marcilla, Tafalla, Lizarra, Irunberri, Zangotza, Elizondo, Txantrea, Bilbo, Arrasate, Elciego, Ezkarotz, Uztaritze, Txingudi eta hauekin Kiki Bordatxo eta Jarauta txaranga.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016