Euskal diaspora | 2017ko Ekainaren 01a

'Amerikanuak' taldeak bere lehenengo diska plazaratu du

Joseba Etxarri

Amerikanuak taldea: ezker-eskuin, Pierre Igoa, René Caballero, Michelle Iturriria, Jean Flesher, Jean-Jules Flesher, Christian Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury. John Ehlis falta da (argazkia, Amerikanuak)
Amerikanuak%20taldea:%20ezker-eskuin_%20Pierre%20Igoa_%20Rene%20Caballero_%20Michelle%20%20Iturriria_%20Jean%20Flesher_%20Jean-Jules%20Flesher_%20Christian%20Iribarren%20eta%20Jean-Pierre%20Etchechury.%20John%20Ehlis%20falta%20da%20(argazkia_%20Amerikanuak)

Honela, 'Amerikanuak' du izena Jean Flesherrek eta berarekin batera aritzen den musikari eta lagun taldeak grabatzen bukatu berria duten diskak, eta taldeak.

Salt Lake City, Utah

Honela, 'Amerikanuak' du izena Jean Flesherrek eta berarekin batera aritzen den musikari eta lagun taldeak grabatzen bukatu berria duten diskak, eta taldeak. Lagun zaharra da Jean Flesher Estatu Batuetako euskal besta eta elgarretaratzeetan ibiltzen direnendako, hogeita hamar urtetarik goiti baita ari dela bere akordeonarekin eta musikari bandarekin AEB Mendebalde guziko bazterrak euskal musikaz bustitzen eta betetzen. Egun ere, hiru belaunaldi euskal-amerikar biltzen zaizkio bere jota-fandango, arin-arinak eta aire tradizionalak dantzatzen, tartean baltsak, pasodobleak edota "Nevadarat joan nintzan" bezalako euskal kantu xaharrak. Ezterenzubiko arrazakoa da Jean, Salt Lake Cityn sortua, ama Ehulieneko Marie Maitia. Euskara eta ingelesarekin batera, frantsesa eta espainola ere mintzo ditu, eta Euskal Herria eta euskaldungoa barnean daramatza, bestela ez baita posible, bera bezala, bizitza osoa errepideetan ematea, udan euskal bestaz-besta, akordeona eta ekipoarekin, Kalifornia, Nevada, Utah eta beste zenbait estatutako euskal bestei musika eta euskal sena ekartzen.

Urteak ziren jendeak galdegiten ziola diskarik grabatu behar zuenez. Luze hartu du, baina ondarrean egin du. Euskal piknik eta bestetan, Jean Flesher Band izenaz ari da, baina diskaren egiteko beste izen bat hautatu du, eta hala ari izan da BakersÀ¯'¬'eld-en iragan asteburuan bururatu berria den euskal bestan: 'Amerikanuak' da hautatu duen izena. Diskaren egiteko --eta zuzenean aritzeko-- zenbait lagun musikariz inguratu da, bateko eta besteko emanaldietan musikari kide izan dituen lagunez. Hor dira, Pierre Igoa (diskaren eta taldearen webgunearen diseinatzailea, bestenaz), René Caballero, Michelle Iturriria, Christian Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury, baita John Ehlis ere, batere ahantzi gabe bere seme Jean-Jules Flesher, taldeko gazteena, alboka eta panderoa jotzen dituena.

Diska grabatzeko lanak bururatu dituzte eta heldu diren astetan plazaratuko dute. Musika balioak hor ditu, baina zenbaiten aburuz, diskaren balio handiena maitasuna, lekukotasuna, euskal musika eta kulturari darion atxikimendua eta jarraipena emateko nahikaria da, lehenagoko belaunalditik hartu bideari segida ematea, eta hori bizitzea eta transmititzea belaunaldi berrieri (hor da Jean-Jules bera), guzia Ameriketako Euskal Herritik emana. Zenbaitek erraiten dutenez, musika hau, Estatu Batuetako euskaldunen À¯'¬'lmaren musika-banda da, ingelesez soundtrack erraiten dutena, musika hau lagun izanik sortu, hazi eta maitemindu baitira euskaldunak Ameriketan, senarra edo emaztea atxeman dute eta haurrak ere, musika hau dantzatzen hazi eta hazi-arazi dituzte. Orain, grabatua atxematen ahal da. Webgunea ere badute, www.amerikanuak.com helbidean, eta Facebook eta Instagram-en ere badaude. Zorte on Amerikanuak-eri, eta mila esker heier eta zorionak gu zuzier, gure historia euskal-amerikarraren parte bat, diskaratua, baita hemen eskaintzen zaiguna.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016