Hegoaldean | 2017ko Ekainaren 01a
Esako (Yesa) urtegia handitzeko lanak gelditzea eskatu dute Iruñan
"Berehala" gelditu behar direla urtegia handitzeko lanak galdatu dute Esa+Ez, Urbizi eta Rio Aragon plataformek eta Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, Iruñean egin manifestazioan.
"Berehala" gelditu behar direla urtegia handitzeko lanak galdatu dute Esa+Ez, Urbizi eta Rio Aragon plataformek eta Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, Iruñean egin manifestazioan. Urte askotan aritu dira urtegiaren kontrako borrokan Esako urtegiaren inguruko bizilagunak, baina hura handitzeko proiektuak eta azkenaldian Nafarroan izan diren lurrikarek kezka areagotu diete. Izan ere, "arriskuan" ikusten dute herritarren segurtasuna, urtegiaren proiektuan oraindik ez baitute kondutan hartu sismikotasuna. Nafarroako Gobernuak nazioarteko adituen txosten bat eskatua dio Espainiako Ingurumen Ministerioari.










