Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Ekainaren 01a

Mezak

Herritarra

Ibiakoitzean 19:00 Landibarre Behaunen, igandean 9:00 Heletan, 10:15 Armendaritzen, ondotik 11:30 haurren benedizionea Iholdin, Osarteiko kaperan.

Ibiakoitzean 19:00 Landibarre Behaunen, igandean 9:00 Heletan, 10:15 Armendaritzen, ondotik 11:30 haurren benedizionea Iholdin, Osarteiko kaperan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017/06/01

Heleta

Herritarra

Léonie Garra Idioinzaharreko andereak utzi gaitu 85 urtetan. Undar denbora hotan osagarriaren partetik bazituen arrangurak. Ospitale ala pausa etxetan ibilirik, semeak hartua zuen bere ganat. Itsasutik ezkontzaz jina, Parisen gaindi ibilirik, ostatuko lana errotik ezagutzen zuen eta bulta berri bat eman zion Idioinzaharretari. Grazia eta doinu onekoa baitzen Léonie, plazer zen horrataratzea apairu on batzuen egiteko. Jendalde ederrak nahi izan du juntatu ehorzketetan familiaren bihozminari, gainera joan den urtean zuelarik galdua seme bat minbiziaren ondorioz. Mezan aditu dira Jean-Jacques semearen kantu lagunak eta bi alaba ttipik xaramelatu diote kantu hunkigarri bat amatxiri. Jainkoak eman diezola zorion betea eta dolumin bihotzekoak heriotze hortaz hunkiak dauden guzieri.

...

Irakurri segida

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016