Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Ekainaren 01a
Elizako berri
Urtero bezala elgarrizketak izan dira hiru egunez segidan, errogazioak kari, prozesioaren ondotik meza emana izan da hiru kartier desberdinetan.
Urtero bezala elgarrizketak izan dira hiru egunez segidan, errogazioak kari, prozesioaren ondotik meza emana izan da hiru kartier desberdinetan. Lehena Elbarrun Gazteluan, Zamora J-Pierre eta Carmen-en etxean. Biharamunean Nanuaineko Kurutzetik landa Barnetche Alfred eta Frantxa-ren etxean. Azkenik Ahantzenbordako Kurutzearen ondotik, Hergaraiko Henriette eta René Ibarra-ren egoitzan. Salbatore goizean animazio asko baginuen Senpereko elizan, 20 haurrek parte hartu dute beren lehen komunionean. Zeremonia koloretsua eta ongi alaia emana izan zauku, jaun erretorak azpimarratu duen bezala, denak ohartu gira, haurrak azkar eta gogotik kantuz aritu direla, Senpereko kantarien segida segurtatua litaike. Helduden igandean Mendekosteko mezan, parropiako 24 haurrek eginen dute hemen deitzen den komunione handia.











