Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Ekainaren 01a
Izarra pilota doluan
Ganex
Sarako Izarra pilota doluan da, Paul Fagoaga Arraya ostatukoa, pilotari famatua, itzali da bere 92garren urtean. Ehortzia izan da astelehen arratsaldean.
Sarako Izarra pilota doluan da, Paul Fagoaga Arraya ostatukoa, pilotari famatua, itzali da bere 92garren urtean. Ehortzia izan da astelehen arratsaldean. Bere familiaren laguntzarekin, ostatua gain gainetik berritu zuen eta izigarriko edertasuna eman, orai bere bi semek, Janbattitt eta Sebastienek beren lagunekin, segida eremaki dute. Bere anaia Jean-ekin biek urte ainitzez pilota plazak airostu zituzten, 2012an Pilotarien Biltzarrean Saran ohoratuak izan ziren biak. Dolumin beroenak familia guziari.












