Herriz Herri - Izpura (NB) | 2017ko Ekainaren 01a
Izpurako klinikako kirurgia anbulatorioa hetsiko da
Izpurako Claude Barets auzapezak eta inguruetako beste 20 auzapezek joan den astean prentsaren aitzinean salatu dute Luro Fundazioaren kirurgia anbulatorioaren hestea, 2018ko udako programatua dena.
Izpurako Claude Barets auzapezak eta inguruetako beste 20 auzapezek joan den astean prentsaren aitzinean salatu dute Luro Fundazioaren kirurgia anbulatorioaren hestea, 2018ko udako programatua dena. Garazi, Baigorri eta Iholdi eskualdetako auzapezek kolektibo bat muntatu dute salaketa horren egiteko. "ARS (Agence Régionale de la Santé) agentziaren erabaki hori ezin onartua zaigu, gure eskualdearentzat huts handia litaike, jakinez azken bi urteetan hemen egin diren kirurgia operazioak %15ez emendatu direla". "Errentagarritasun ekonomikoaren izenean da hestearen deliberoa hartua izan, eta ez hemengo jendearen osagarriaren izenean, alta aterabideak balitezke hobeki egiteko eta orain arteko defizita emeki emeki ezeztatzeko" diote hautetsiek. Auzapezen kolektiboak manifestatzera deitzen du jendea, ekainaren 3an, larunbat arratsaldeko 3etan, Izpuran (hitzordua Bricomarché saltegiaren parean).










