Herriz Herri - Azkaine (L) | 2017ko Ekainaren 01a
Bataioko agintzen erreberritzea
Senperen iraganen da Mendekostez 10ak eterditako eukaristian.
Senperen iraganen da Mendekostez 10ak eterditako eukaristian. Seigarreneko 24 ikaslek, senpertar, saratar eta azkaindar, Beloken iragan dute joan den larunbata eta prestakuntza segituko larunbat huntan Senperen, arratsaldez, 2etarik 5ak arte. Jesusen eta elgarren maitasunean jarraitzeko urratsa egitea hautatu dute. Izpirituaren besta egun handi hori ospatzen duelarik Elizak, Izpirituaren onginahiak argi eta bakez bete ditzala gaztetxo horiek.










