Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Ekainaren 01a

Frantses Dardan parropia haundiko berriak

J.A.

Frantses Dardan dohatsuaren parropian CM1 mailako 58 haurrek, lau herritan eta bi egun desberdinetan, egin dute beren lehen komunionea.

Frantses Dardan dohatsuaren parropian CM1 mailako 58 haurrek, lau herritan eta bi egun desberdinetan, egin dute beren lehen komunionea. Maiatzaren 21ean, igandearekin, 10:30etan, Aiherra/Izturitze/Donamartiri/Donoztiriko 8 haurrek Aiherran, eta, egun eta tenore berean, bertze 8k Lekornen, Makea/Lekorne/ Gerezietakoek. Salbatore egunarekin, maiatzaren 25ean, Beskoitzen, tokiko 14 haurrek eta Hazparne/Urkoi/Lekuineko 28 haurrek egin dute beren lehen komunionea, 10ak eterdietan. Maiatzaren 28an aldiz, 10ak eterdietan Beskoitzen, Beskoitze/Hazparne-Urkoi/Lekuineko 34 gaztek ukan dute KonÀ¯'¬'rmazionea. Mendekostez iraganen da Fedearen aitormena, ekainaren 4an. Bi tokitan iraganen da elizkizun hau: Lekorneko elizan, 10ak eterdietan, Aiherra/ Izturitze/Donamartiri/Donoztiriko eta Makea/Lekorne/Gerezietako 22 haurrek eta Hazparneko elizan, tenore berean, Beskoitze eta Hazparne/Urkoi/Lekuineko 39 haurrek. Bertzalde, Trinitate egunarekin, Elizaberriko kaperaren pesta izanki, toki hortan izanen da parropiako larunbatetako meza aitzinatua arratsaldeko 7etan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017/06/01

Bi ikusgarri

J.A.

Les Mobilettes konpainiakoak
Les%20Mobilettes%20konpainiakoak

Eihartzea kultur etxeak, Marmau eta Hameka elkarteek proposatzen dizute ekainaren 10ean, Trinitatez, dantza garaikidea Eihartzeko parkean, 19:30etan, "Les Mobilettes" konpainiarena, 45 minuta irauten duen hauskortasunari buruzko "Rejoindre le papillon" ipuin dantzatua.

Irakurri segida

3403. zbk

Liburu ederrenak ere deus ez du balio irakurtzen ez dakienarentzat.

Carlo Goldoni

Gure Hitza | 2017/06/01

Bertsulari herrikoia

Jean-Louis Harignordoquy

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian.

Heldu den igandean zortzi, ekainaren 11n, bertsolari eta bertsozale parrasta bat bilduko gara Ahetzen, Mattinen herria deitzen dugun Lapurdiko herrian. Haatik, aldi honetan hain xuxen Mulieneko auzoan bizi den Txomin Ezponda dugu omenduko. Garazi Jatsuko semea ainitzek Dominique Esponde deitzen badute ere, berak duda izpirik gabe onartu zuen bertsozaleek Txomin Ezponda euskal izenaz deitzea.

Xanpun zenaren kasuan bezala, nola egon aitortu gabe Ezpondaren bi dohain ederrak: bertsolari eta antzerkilari izatea. Bi dohain horiei lotua, mintzatzeko bere errextasun handiari esker hirugarren bat ere landu ukan du. Hau da txiste kontalari bilakatzea, bereziki Ernest Alkhat zena eta Ugutz Robles-ekin plazatik plazara ibiliaren bortxaz. Antzerki sailean, 1969an Xanpun eta Ezpondak Baionako antzoki nagusian eta bertze leku batzuetan jokatu zuten "Matalaz" Piarres Larzabalen obra famatua. Ordukotz bi antzerkilariak ezagunak ziren Xalbador eta Mattinen bertsolari lagun gisa. Geroago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016