Azalekoa | 2017ko Ekainaren 08a
Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde
L.T.
ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan.
ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan. ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduraduna den Leire Txakartegik aurkezten digu kongresu honetan euskararen normalizazioaren alde duen engaiamenduaren indartzeko xedea.
Kokapen politikoa
a) Kapitalismo neoliberalak homogeneizazio kulturala eragiten du (inÀ¯'¬'‚uentzatzen) eta ekonomikoki errentagarriak ez diren jarduera (aktibitateak), kultur-ekintza eta hizkuntzak desagerrarazten. Asimilazio kultural hau gure herrian ere ari da. Euskararen ordezkapen prozesua etengabea da (gelditu gabekoa) espainola eta frantsesaren alde, lurralde eta eremu guzietan, eta ondorioz, gure herrian ez da posible euskaraz bizi eta lan egitea.
b) Euskal langileek euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea dugu, norbere hautazko hizkuntzan bizitzea eta lan egitea oinarrizko eskubidea da. Hizkuntza eskubideak oinarrizko giza eskubideak dira, genero edota arraza guzien berdintasun eskubideak bezala. ELArentzat hizkuntza eskubideen aldeko borroka berdintasun eta demokraziaren aldeko borroka da. Justizia sozialaren aldeko borroka, klase borrokaren beste eremu bat.
d) Iruditeri alternatibo bat eraiki nahi dugu. Kapitalismo neoliberal honi imajinario alternatiboa eraikitzerakoan, hizkuntza minorizatu baten aldeko borrokak imajinario horrek behar dituen balore kontrakulturalak indartzen ditu, hizkuntza hegemonikoaren eremua hertsituz.
Eremu sozio-ekonomikoa eta lan mundua giltzarri
Eremu sozio-ekonomikoa eta lan mundua giltzarri dira euskararen normalizaziorako. Orain arte lan munduan langileen euskalduntze prozesuak hauen ardurapean bultzatu dira neurri handi batean. Normalizazioaz ari garenean, aldiz, lantokietan euskararen erabilera bermatzeko baldintza egokiak sortzeaz ari gara, euskara lan prozesuetan sartzeaz eta funtzionamendua bera euskalduntzeaz. Bistakoa denez, oso gutxi dira euskara era honetara aurreikusten duten lan zentroak. Administrazio publikoetan ere egoera ez da ona. Oraindik orain ez da bermatzen herritarrek zerbitzu publikoak euskaraz errezibitzeko dugun eskubidea, ez eta sektore horietako langileena euskaraz lan egiteko. Guzi honengatik, lan mundua euskalduntzeko eta langileen hizkuntza eskubideak bermatzeko planifikazioa, baliabideak eta neurri eraginkorren beharra azpimarratzen dugu.
ELAren ardura eta konpromisoak
Langileon eta gizartearen ahalegin kolektiboa eta antolatua ezinbestekoak izango dira euskararen alde ere. ELAk sindikatu barnean eta bere eraginpean diren eremuetan euskararen erabilera normalizatzearen erantzukizuna badu. Langileen hizkuntza eskubideen aldeko borroka gurea da neurri handi batean. Hori guzia kontuan hartuz, gai honetan dugun erantzukizuna gure egin nahi dugu Kongresu honetan eta ondoko konpromisoak hartuz:
a) Sindikatu barnean: - Sindikatuaren jardunean euskararen normalizazioa ardatz garrantzitsu bat izan behar da. Gure diskurtsoan euskararen minorizazioari toki handiagoa egingo diogu, egiturazko arazo politiko bezala kokatuz. - Barne normalizazioan urrats kalitatiboak emanen ditugu, esparru eta egitura guzietan helburuak ezarriz eta jarraipena eginez. - Ahalegin berezia egingo dugu sindikatuan sortzen ditugun lan materialak eta euskarriak euskaraz sortzeko.
b) Lan harremanei dagokienez: - Langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea defendatzen eragile aktiboak izango gara. - Euskara planak eta neurriak bultzatuko ditugu lantokietan, sektore pribatu zein publikoan. - Euskararen normalizazioaren alde negoziazio kolektiboa eta ekintza sindikala indartuko ditugu, eduki eta neurri zehatzak aldarrikatuz.











