Inbido | 2017ko Ekainaren 08a
Legebiltzarra edo deputatuen ganbara
Muslaria
Igandean ditugu beraz deputatu-bozak. Bai eta ondokoan. Orotarat, 577 deputatu hautetsi behar. Deputatuek, populuaren izenean, osatzen dute legebiltzarra, hitz bat arras berrikitan oraino ez ginuena biziki erabiltzen bainan orai denek hartua duguna edo hartzen ari segurik ba.
Igandean ditugu beraz deputatu-bozak. Bai eta ondokoan. Orotarat, 577 deputatu hautetsi behar. Deputatuek, populuaren izenean, osatzen dute legebiltzarra, hitz bat arras berrikitan oraino ez ginuena biziki erabiltzen bainan orai denek hartua duguna edo hartzen ari segurik ba. Hegoaldetik heldu zauku eta arras asurtia ditake, deputatuak lege egile baitira alabainan. Legebiltzarra luzaz deitu dugu deputatuen ganbara (edo ganbera). Frantsesez "Chambre des députés" erraiten baitzen. 1958-ko lege nagusiak du izen hori baztertu eta beste bat hautatu, ospetsuagoa omen edo nik dakita zer, "Assemblée Nationale" alabainan... Aurtengo deputatu-bozak heldu dira president-bozen ondotik segidan. Hori aise gertatzen da hola, presidentaren kargu denboraldia laburtua izana baita, bost urte zazpiren partez. Gisa hortan, presidenta eta deputatuak denak bost urterentzat hautesten dira eta denen kargu berritzea zonbait aste barne izaiten da. Kasu, horrek ez du beharbada iraunen Donibane Garaziko merkatuak bezenbat. Alabainan, presidentak baditu botere nasaiak eta badu besteak beste legebiltzarraren barreatzeko edo desegiteko eskua. Ez duena noiz nahi eta nola nahika baliatzen ahal segur bainan hor dena halere, lege nagusian argi eta garbi À¯'¬'nkatua. Bihar edo etzi beraz presidentak deputatuak igortzen baditu antzara ferratzerat, bozak berriz haste eta hola hautsia litake president-bozak eta deputatu-bozak bat bestearen ondotik arras epe laburrean egiteko soka hori... Ez gira hortan haatik bainan nork daki zer gertatzen ahal den ondoko urtetan? Eta beharbada nehork uste baino lehenago...
Bozka-legeak ainitz munta
Deputatu-bozentzat bada Frantzian alki bezenbat bozgune. 577 beraz.
Bozgune bakoitx nor ere lehen ateratzen baita eta hura da hautetsia izaiten. Lehen bozaldian berean gehiengo osoa deitzen dena ardiesten badu, boz guzien erdia baino gehiago. Hautagai guziak, izan diten bizpahiru bakarrik ala berdin hogoi, ez dira gai bigarren bozaldian aitzina segitzeko. Bakarrik bi lehenak bai eta bestalde boz-emaile zerrendan diren guzien %12,50 segurtatzen dutenak. Hortarako, ardura behar da bozen %20-a lortu, ez baita guti... Bozka-lege horrek laguntzen ditu nahitez, batzutan azkarki laguntzen, arrakasta gehiena duten alderdiak. Gainerat, alderdi batek ez badu beste nehoren sustengurik aise biltzen ahal bigarren itzulian, frangotan eskuin burukoeri gertatu zaioten bezala, gertatzen ahal zaio boz andana ederra ukaitea bainan biziki alki guti! Ainitzek diote preseski hori ez dela batere xuxen eta bozka-legearen kanbiatzea galdetzen dute. Batzuk nahi lukete hauteskunde horiek zerrendaka egitea, eta departamenduka, alkiak banatuz boz arau. Beste batzuk aldiz griña berarekin alki andana bat oraiko molde berean banatzea, legebiltzarrean gehiengo bat aiseago ager dadien nihundik ahalaz, bainan beste andana bat boz araukako joko hortan...










