Herriz Herri - Ahurti (L) | 2017ko Ekainaren 08a
Liburu aurkezpen
Tokiko mozkinak arras ontsa preparatzen ditu Ahurtiko portuan kokatua den La Galupe ostatuak.
Tokiko mozkinak arras ontsa preparatzen ditu Ahurtiko portuan kokatua den La Galupe ostatuak. Baina ez dute bakarrik gastronomia balorizatzen, kulturak bere tokia duelakoz ere liburutegi ttipi batean. Hilabete oroz, literaturaren inguruan solasaldiak dituzte organizatzen Pascale De Charentenay eta Didier Periz jabeek, eskualdeko idazleen lanak ezagutarazteko. Karia hortarat, politika eta eskola inguruko sailetan biziki engaiatua den Marie Cosnay baiones idazlea AquerÀƒ'² bere azken liburuaren presentatzerat jinen zauku igande hontan, 17:00etan. Izan e giazko paperezko liburuetan, aldizkarietan edota euskarri numerikoetan, erregularki bere testuak argitaratzen ditu Marie Cosnayk: Cordelia la Guerre eta Sanza lettere 2015ean, Vie de HB eta Jours de répit à Baigorri 2016an, eta berrikitan AquerÀƒ'² (okzitanieraz, "hori"), Pariseko L'Ogre argitaletxean. Gure gizartean emazteek duten tokia izan da liburu horren hari nagusia, Bernadette Soubirous gaskoi sainduak bizi zituen gertakariez baliatuz. Argibide gehiago eta izenen emaiteko 05 59 20 30 70 zenbakirat deitzen ahal duzue, igande aitzin haatik!











