Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2017ko Ekainaren 08a
Dolu
Baiguratik
Maiatzaren 29an lagundu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Anton Camou Ibarneko nagusi aitatxitua, 80 urtetan itzali dena, biziaren alderdi penagarriak pairaturik, bereziki azken denbora hautan. Gaztedanik ezagutuak zituen bizitzaren aro okerrak ere, 7 haurreko familia batean sortua, ama galdurik bera oraino gaztetxoa zelarik. Gero, garai hartako lagunek bezala Aljeriako gerlaren pisua jasana urte pare batez. Ondotik, zonbait urte Ameriketan pasaturik, Eliane bizilagunarekin hartu zuten Ibarnea laborantza etxaldearen segida zauzkan dohain ederrak frogatuz, hiru haurreko familia ohoragarria altxatzen zutela etxaldearen geroa edo segida segurtatuz. Herriko elizak jasanahaleko adiskide eta ezagunek osatzen zuten jendetza batez inguraturik eta ahaidegoan duten Jean-Pierre Cachenaut apezak, berea duen talenduarekin, kudeatu elizkizun guziz kartsu eta ezagutzaz beteak lagun, orai Anton gure adiskidea pausa dadiela egiazko bakean. Eliane bizilagunari bereziki bai eta familiako guzieri helarazten ditugu, adiskidetasun guziarekin, gure dolumin eta goraintzi anaikorrenak.










