Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017ko Ekainaren 08a

Herriko pestak ekainaren 16tik 19ra

Primaderako sagarnotegi afari arrakastatsuaren ondotik, horra herriko pesten urtaroa hor dugula.

Primaderako sagarnotegi afari arrakastatsuaren ondotik, horra herriko pesten urtaroa hor dugula. Aurten usaian ez bezala aste bat lehenago izanen ditugu, hots aste bat Hazparneko pestak baino lehenago. Gazteak prestaketa lanetan izanki eta, batzu etxe inguruak ezin bururatuz, besteak propaganda segurtatu beharrez prentsarekin hitzorduetan eta beste batzu aÀ¯'¬'xa banatzen, laster jinen delarik oihalezko aterbe handiaren muntatzeko tenorea, hots xinaurriak bezala ari zauzkigu gaz teak aurtengo hitzordua ez hutsegin nahiz. Usaian bezala herri barnean iraganen dira herriko pestak, beti bezala programa eder batekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2017/06/08

Sortze

Badu orain hilabete bat pasaturik Arkigaraian edo Kapotenean Bittori Martinon eta Pantxo Heguy andere-jaunek bigarren seme bati ongi etorri egin diotela. Uhain izendatu duten mutiko koskorrari zorionak. Ioane anai zaharrenak ahusatzeko lagun xarmanta ukanen duke hemendik goiti. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak bi eskualdetako aitatxi amatxieri.

...

Irakurri segida

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016