Euskal diaspora | 2017ko Ekainaren 08a

Garona errekaren ondoan Bordeleko Euskal Etxeak ezarri sagarnotegia

Joseba Etxarri

URTEURRENA OSPATZEN. Iragan asteburuan bildu ziren lagunen artean, opari trukea egin zuten Pariseko Euskal Etxeak, Bordelekoak eta Eusko Jaurlaritzak, Bordaleko Euskal Etxearen 70 urteak ospatzeko
URTEURRENA%20OSPATZEN.%20Iragan%20asteburuan%20bildu%20ziren%20lagunen%20artean_%20opari%20trukea%20egin%20zuten%20Pariseko%20Euskal%20Etxeak_%20Bordelekoak%20eta%20Eusko%20Jaurlaritzak_%20Bordaleko%20Euskal%20Etxearen%2070%20urteak%20ospatzeko

70 urte bete ditu eta ongi bete ere Bordaleko Euskal Etxeak.

BORDELE, FRANTZIA

70 urte bete ditu eta ongi bete ere Bordaleko Euskal Etxeak. Horren ospatzeko, hiriarekin bat egin dute, hiriko elkarte gisa heien presentzia izateko herritarren artean, eta Euskal Xoko eta sagarnotegia ukan dute Garona ondoan pintxoak eta sagarnotegiko menuak zerbitzatzen; eta Euskal Etxearen egoitzan ere standa ezarri dute, jendea komitatuz Eskual Etxera euskaldunekin bat egitera, euskaldunek besta ospatzen duten moldean ospatzera. Bistan da, euskaldunen manera huntan musikak, kantuak, dantzek, jate-edateak eta giro on eta alaiak ukan dutela parte garrantzitsu bat, euskaldunen molde eta besta giro tradizionala baita Eskual Etxeak eskaini duena hondarreko bi asteburuetan, erran bezala Garona ondoko stand-ean eta Eskual Etxean berean.

OPARI TRUKEA

Iragan asteburuan, gainera, etxekoekin batera helduak ziren komitatuen artean Pariseko Euskal Etxeko presidenta, Sebastien Daguerre, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, eta bere bulegoko Manu Meaurio teknikaria. HERRIA ere hor egon zen, lekuko, eta besteak beste ikusi du Pariseko eta Bordaleko euskal etxeek elgarri eman dioten oparia, bisita eta urteurrenaren karietara; eta Eusko Jaurlaritzak Bordaleko Euskal Etxeari --David Mugica hartzaile-- emaniko oparia, Jose Antonio Agirre Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria aipatzen duen faksimil bat. Hori guzia giro ezin hobean, aroak eta euriak iragan ortziralean errespetatu baitzuten elgarretaratzea.

MUNDUAN GAINDI

Eta Diasporako beste leku batzutan heldu den asteburuan gertatuko direnetarik batzuk aipatzeko, erran dezagun Argentinako Mar del Platan, euskaldunek Dantzari Ohiaren besta ospatuko dutela, aspaldi dantzari izan zirenak bildurik, dantzaria beti baita dantzari, talde batean ez dantzatu arren, diote. Buenos Aires hirian triki poteoa ere eginen du Euskaltzaleak elkarteak San Telmoko karriketan barrena. Eta Estatu Batuetako Winnemuccan, Nevadan, asteburu osoan euskal piknik eta besta eginen dute, dantzariekin, euskal musika, bildoskia eta barbakoarekin, Euskaldunak Danak Bat euskal etxea antolatzaile.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016