Herriz Herri - Heleta (NB) | 2017ko Ekainaren 08a
Bestaberri
Herritarra
Isil isila ari zauku hurbiltzen, nahiz egun hortan badaukagun besterik ere, deputatu bozen bigarren itzulia izanen baita.
Isil isila ari zauku hurbiltzen, nahiz egun hortan badaukagun besterik ere, deputatu bozen bigarren itzulia izanen baita. Halere, goazen eliza besta eder horri buruz, beste urtetan bezala gure gazteek jantzi ederretan ohoratuko dute Kristo Erregeren besta hori, lehenik 10ak eterditako mezan, gero ondotik eginen den proosionean eta 4 orenetako bezperetan. Junta gaiten horieri, fedezko urrats hori izan dadila denbora berean ohiduren segitzea aitzinagokoen errespetuan.










