Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2017ko Ekainaren 08a

"ElgarrekinMugitu-Plazara" tokiko ekimen trofeoaren lehen edizioa

Leader Euskal Mendia programak abian jarririk, Euskal Elkargoak "Elgarrekin-Mugitu-Plazara" tokiko ekimen trofeoen 1. edizioa antolatzen du.

Leader Euskal Mendia programak abian jarririk, Euskal Elkargoak "Elgarrekin-Mugitu-Plazara" tokiko ekimen trofeoen 1. edizioa antolatzen du. Euskal mendiko lurraldean gizarte lotura (bir)sortzen duten eragileak sarituko dituzte trofeo hauek. Ekimen deialdia ekainaren 30a arte idekia zaie trofeo hauen alde lehiatu gogo duten eragileeri. Sari banaketa 2017ko abenduan eginen da. Elkarbizitza laguntzea, bakartasun sozialaren kontra borrokatzea, belaunaldien arteko harremanak garatzea, biztanleen arteko elkartasun berriak sustatzea, tokiko bizian nor bakoitzaren parte hartzea errextea... hauek ditugu Leader Euskal Mendia programaren bidez, Euskal Elkargoak À¢'€'" Euskal Herriko Biltzarra, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Herriko Garapen Kontseilua eta Euskal Monetarekin partaidetzan À¢'€'" antolatzen duen trofeo horien helburuetako batzuk. Etekin edo beneÀ¯'¬'zio xederik gabeko erakunde orok hautagaitza aurkeztu dezake, izan elkarte, herri, erakunde publiko (eskola, kolegio, zaharretxe, etab.) edo biztanle kolektibo, Euskal mendiko lurraldean (erran nahi baita Euskal Herriko 111 herrietan) 2016 eta 2017ko urriaren artean burututako egitasmo bat aurkeztuz, baldintzak betetzen diren ber. Horretarako, www.initiatives-plazara.eus gunean deskargatuko den hautagai À¯'¬'txa bete behar da. Komunikazio zabala eginen da tokiko ekimen desberdinak balioan ezartzeko eta bultzatzeko. Epaimahai batek egitasmo irabazleak izendatuko ditu eta publikoak linean bozkatzen ahalko du. Sari banatze ekitaldi bat antolatua izanen da 2017ko abenduan, partaide desberdinekin eraman eztabaidaldi garrantzitsu baten karietara. Sariak, 200€ eta 1.000€-ren artekoak izanen dira egitasmoka. Azpimarratu behar da ere egitasmo hau Euskal Elkargoaren baitan mendiaz arduratzen den Battitt Laborde-Lavignette kontseilariak eramaten duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016