Kostaldean | 2017ko Ekainaren 08a
Daniel Velez argazkilariarekin
Maiatzaren 18-ko HERRIA-n kondatua izan zen, Inbido sailean, nola Daniel Velez berriketari eta argazkilari ezagutuak Zortziko argitaletxean plazaratu duen liburu bat biziki ederra, 60 argazkik molde gaitzean apaintzen dutena.
Maiatzaren 18-ko HERRIA-n kondatua izan zen, Inbido sailean, nola Daniel Velez berriketari eta argazkilari ezagutuak Zortziko argitaletxean plazaratu duen liburu bat biziki ederra, 60 argazkik molde gaitzean apaintzen dutena. Joan den egunean, liburu horren aurkezpen berezi bat egin du Donibane Lohizune bere sorterrian, Sopite karrikako "5ème Art" liburutegian. Jende asko egon da Daniel-ekin solas eta solas, oroitzapen frango harrotuz bistan dena... Besteak beste Anne-Marie Vergez emazte arrantzalea, liburuan ohoratua ere duena...









