Pilota | 2017ko Ekainaren 08a

Irisarri - Herriko bestetan pilota ere

M.O.

Urte oroz bezala, pilotak egin du bere agerraldia herriko bestetan.

Urte oroz bezala, pilotak egin du bere agerraldia herriko bestetan. Karia hortarat, pilota elkartekoek bi partida dituzte eskaini herriko trinketean hurbildu zaioten jendeari. Lehenik, palantxa lehiaketaren kondu, B. Duhalde eta R. Vignau-Tuquet-ek irabazi 50-40 Etxoineko bi anaieri! Ondotik, esku huska, partida guziz gustagarria eskaini daukute lau plekarik, eta ororen buru, Bielle-Çubiat-ek ereman partida 40-37, Lambert-Palomes-en kontra. Eskerrak guzieri, eta aroak nahi badu, joan gure gazte eta besteen sustengatzerat, plazarat!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Pilota | 2017/06/08

Irisarri - Kanporaketen berri

M.O.

Palantxa lehiaketan, denak herrikoak (urdinak irabazle
Palantxa%20lehiaketan_%20denak%20herrikoak%20(urdinak%20irabazle

Lehen maileko pilotariak (Etcheto-Arbeletche) pausuko baiginituen, À¯'¬'nal-zortzirenak aste undar huntako izanez, aldiz beste bi pareak kanporaketen jokatzera gomitatuak ziren.

Irakurri segida

Pilota | 2017/06/08

Sarako emaitzak

Ganex

Plazan errebotean esku huska Artekoak: Iribarren Unai À¢'€'" Haroçarene Arnaud irabazle 30-22 Uhaldean-en kontra, Domecq Eneko À¢'€'" Errandonea Xan galtzaile 30-22 Uhaldeanen kontra.

Irakurri segida

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016