Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2017ko Ekainaren 08a
Mintzaldia: Besta Berri
Heldu den ortzegunean, ekainaren 15ean, 20:30etan, Donapaleuko Chemins-Bideak lekuan aurkitzen den auditorio edo entzutegi berrian, Xipri Arbelbidek emanen du hitzaldi bat, BESTA BERRI aipatuko duena.
Heldu den ortzegunean, ekainaren 15ean, 20:30etan, Donapaleuko Chemins-Bideak lekuan aurkitzen den auditorio edo entzutegi berrian, Xipri Arbelbidek emanen du hitzaldi bat, BESTA BERRI aipatuko duena. Aurten Besta Berri ekainaren 18an dugu eta beraz Otaba 25ean. Ospetasun berezia hartzen du besta horrek bere meza, bezperak eta prozesioekin herri anitzetan eta bereziki Iholdin, Heletan, Armendaritzen, Donamartirin. Haurrak, gazteak eta adinetakoak beztitzen dira arropa ederretan eta holaxet kurrida, dantza, musika, denak iragaiten dira alaitasunean. Nahitez herri ttipiak diren, bai, segur, badutela mereximendu ohidura eder horien atxikitzeko. Besta Berri hori À¯'¬'nkatu zuen 1264an orduko Aita Saindu Urbain IV.ak, Kristoren Gorputza goresteko. Besta hori hedatu zen Europan barna. Napoleonen denboran agertu ziren orai ikusten diren itxurak: zapurrak, oilarrak, banderariak... Xipri Arbelbidek Heletan beti ezagutu du Besta Berri, gainera 2001ean liburu bat agertu zuen Besta Berriz. E manen ditu historiaz anitz xehetasun eta gu, besta hori maite dugunok, jin gaiten horren entzutera. Sartzea urririk denendako.











