Han eta Hemen | 2017ko Ekainaren 08a

Euskara-Frantsesa sakelako hiztegia

Euskara-Frantsesa%20sakelako%20hiztegia

Bretainian kokatzen da Yoran Embanner argitaletxea, Fouesnant herrian. 2003an sortu zen. Bretainiari buruzko argitalpenak plazaratzen ditu nagusiki, historia, natura, ondarea, eta ere saiakera politikoak, hala nola estaturik gabeko nazioez.

Bretainian kokatzen da Yoran Embanner argitaletxea, Fouesnant herrian. 2003an sortu zen. Bretainiari buruzko argitalpenak plazaratzen ditu nagusiki, historia, natura, ondarea, eta ere saiakera politikoak, hala nola estaturik gabeko nazioez. Bretoizalea da argitaletxe hori, gisa horretan bertze hizkuntza gutietsieri artoski irekirik egonez. Eta hain zuzen, hizkuntza mehatxatuez agertzen ditu sakelako hiztegi elebidunak, bretainiera, galesera, katalana, errumaniera, albaniera, hungariera, kroaziera eta beste hizkuntza batzuei irekitzeko. Azkenik, euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegia digu plazaratu, 9000ko bat hitz eta itzulpenekin, Erramun Baxok adituak eginik euskarazko itzulpenak. Usaian erabiltzen den hizkuntza da, gaur egungo munduari egokitua. Lehen partearen hastapenean (euskara-frantsesa), euskal hizkuntzaz, gramatikaz, aditzaz eta deklinabideez argitasunak emanak zaizkigu, frantsesez. Bigarren partearen hastapenean aldiz (frantsesa-euskara), euskaraz zaizkigu argitasunak emanak frantses hizkuntzaz. 308 orrialdeko hiztegi ttipi hori, praktikoa eta erabil errexa, 8 eurotan salgai da liburutegi, prentsa etxe eta bertze gisako saltegi frankotan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2017/06/08

740 lagun Izpurako manifestaldian

Manifestariak Izpurako elizaren inguruetan
Manifestariak%20Izpurako%20elizaren%20inguruetan

Garazi, Baigorri, Iholdi eta Oztibarreko auzapezen kolektiboak deiturik, 740 bat lagun bildu da Izpuran joan den larunbat arratsaldean, bertze hautetsi franko ere juntatuak zirela, zenatur, diputatu, lurralde kontseilari, departamendu kontseilari, diputatu hautagai...

Irakurri segida

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016