Eskubaloia | 2017ko Ekainaren 08a

Senpere - Eskubaloi torneoa larunbatean

Eskubaloiak sekulako garrantzia badu gure herrian, gaur egun 11 ekipa, nexka ta mutikoak, engaiatuak dira gazte eta helduetan.

Eskubaloiak sekulako garrantzia badu gure herrian, gaur egun 11 ekipa, nexka ta mutikoak, engaiatuak dira gazte eta helduetan. Dinamika berri bat plantan ezarri da azken hiru urte hauetan, bereziki betiko entrenatzaile bolondres talde baten bitartez eta ere zuzendari inplikatua den Maika Bonnehon-Halsouet-ekin. Emaitzak biziki onak ukan dituzte eta lehen taldeak ardietsi du eskualdeko xapelketan aritzea. Gantxikin iraganen den torneoa 13:30etatik aitzina, ekainaren 10ean, deneri idekia da, lizentziadun ala ez. Bertzalde "Michel Bonnehon" torneoan, 7 laguneko ekipa mistoak aurkeztu beharko dira, 2 nexkarekin gutienez. Bertze berezitasun bat, mozorrotua beharko da jin, aurtengo lema izanki D hizkia. Lekuan bertan jan eta edariak nasaiki eta haurrek antolatu mozorro lehiaketa bat. Izen-emaitea, kide bakotx 2€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016