Herriz Herri - Behaskane-Laphizketa (NB) | 2017ko Ekainaren 08a
Amikuzeko ibilaldia: ekainaren 11n, igande goizetik
Behaskaneko lakutik abiatuz, 4 ibilaldi moten artean hautatzen ahalko duzue heldu den igande goizean barna.
Behaskaneko lakutik abiatuz, 4 ibilaldi moten artean hautatzen ahalko duzue heldu den igande goizean barna. Abiatzea bezala, heltzea ere lakuan eginen da, itzuli bat egin ondoan Lohitzune eta Berrueta gainetan, besteak beste. Heltzean, ostatua idekia izanen da eta haurrentzat joko puzgarriak zain. Han berean bazkaltzen ahalko da eta kantuorriak izanen dira ere, zuhaitzen itzalean zintzurrak berotu-arau edo bularrak hantu-doi, doinu eta kantu alai batzuen gogotik ixurtzeko. Gauza seriosetan, izen emaiteak goizeko 7etarik aitzina hartuko dira bizikletazkoendako eta 8etan oinezkakoendako. Kafea edanik, multxo bakoitza bat bestearen ondotik abiatzen ahalko da: bizikletaz, 35km edo 23km (9€); oinez eta bizikletaz, birazka, haur eta gazteentzat, lakuaren itzuli bedera edo bina (5€), kirol lizentzia edo mediku agiri bat ekarri behar da haatik; oinez, 12km, bakoitzak bere urratsean (7€). Ibilbideak markatuak izanen dira, eta askariak han-hemenka banatuak ibilaldi bakotxarentzat. Oinezkakoentzat, jaz ikusi ginuen batzuk konpetizio urratsean egiteko ideia badutela, beste batzuk promenada hori bazterren ezagutzeko eta batzu besteekin solasean aritzeko baliatzen dutela. Biak posible izanen dira aurten ere. Euskaraz prefosta! Aro ona hitzartua dute Amikuzeko ikastola eta Zabalik elkarteetako antolatzaileek!











