Egun eta bihar | 2017ko Ekainaren 08a
Egun eta Bihar
J-B D.
Zonbait eta zonbait aipaldi ukana du istorio horrek eta beti ukaiten oraino ere! Thomas Pesquet kosmolaria berriz lurreratu da alabainan, han nunbait Errusiako aldean, sei hilabetez segidan Lurretik urrundua egonik, ISS nazioarteko ibilgailu famatuan baitzen...
Itzuli eta itzuli!
Zonbait eta zonbait aipaldi ukana du istorio horrek eta beti ukaiten oraino ere! Thomas Pesquet kosmolaria berriz lurreratu da alabainan, han nunbait Errusiako aldean, sei hilabetez segidan Lurretik urrundua egonik, ISS nazioarteko ibilgailu famatuan baitzen... Alde bat Lurraren inguruan ibilia da, lau ehun bat kilometro urrunetik, Lurraren itzulia oren bat eta erdiz egiten zuela! Hamargarren frantsesa espazioan hola ibili dena, lehena hoin egonaldi luzea egin duena, 196 egun iraun baitu egonaldi horrek. Denbora hortan guzian ez da segur alfer egona, zernahi ariketa bururatu du, jakintsunentzat guziz baliosak. Ikaragarriko argazki meta ere bildu, biziki argazki ederrak eta ederrak bezen baliosak horiek ere! Lurreratu orduko, bere emaztearekin goxoan mintzatu da eta handik segidan Emmanuel Macron presidentarekin, hunek deiturik goresmen beroen-beroenak egin behar zaizkiola frantses guzien izenean... Hoinbeste denbora ISS ibilgailuan egonik, orai berriz jarri behar lurtiarrek dugun egun guzietako biziari... Eta berriz jartze hori bera ere arras zaila eta luzea izan ditake gorputzarentzat, ez baitu entraaleko inarrosaldia jasaiten holako itzuli batean... Iduriz, Thomas Pesquet frango osagarri onean da haatik, bere saila ezin ederkiago eremanik, egun guziz ageri baitzen gaitzeko bertutea bazuela eta gauza guziak xuxen xuxena egiteko nahikaria nasaiena...Ageriko
Igande huntan beraz, horra deputatu-bozak... Sondaieri À¯'¬'datu behar, Macrontiarrak lehen atera behar litazke ainitz bozgunetan, bigarren igandean hautetsiak izaiteko mentura handi batekin... Batzuen ustez lau ehun bat alki beretzen ahal luzkete, gisa guziz 289 baino aise gehiago, hein hortan izanki gehiengo osoa... Horiek hola, bozgune gehienetan hoinbeste hautagai bat eta, arras neke da hola aitzinetik erraitea bozak nola banatuko diren. Baditake ere gobernu berriaren aldekoek tanto zonbait galduko duten, tanto parrasta bat ere orobat, Richard Ferrand ministroaren istorio nahasi horrekin. Afera hortaz, Brest hiriko prokuradoreak ikerketa bat manatua ere du. Horrek ez du batere erran nahi ministroa hobendun daukala bainan bakarrik gauza batzu badirela ez dauzkanak hain argi eta preseski argitzearen beharra badutenak. Hainbestenarekin, François Bayrou justizia ministroak lege berri baten gaia aurkeztua du joan den egunean, politikaren eremu hori sanotzeko xedetan. Deputatu edo zenatur batek ez dezan gehiago bere familiako norbait hartu konparazione bere laguntzaile gisa, orai arte haizu zena bainan arras gaizki ikusia... Bainan zendako gaizki ikusia laguntzaile horrek bere lana zinez eta xintxoki egiten bazuen, eta ez bazen ere sobera pagatua? Eta lege berriarekin ez dea gehiago jukutria okerrik izanen? Eman dezagun deputatu batek nahi lukeela bere andrea, semea edo alaba hartu laguntzaile bezala. Ez du gehiago egiten ahalko. Bainan zer gertatuko da beste deputatu batekin gisa hartarat akomeatzen bada: "To, nik laguntzaile hartuko diat hire alaba, hik hartzen ahal duk nerea..." Zoin akomeamendu polita!Samur?
Hau ere jakin da, berri bat azkarki hedatu dena denbora guti barne: François Bayrou eta Richard Ferrand bi ministroak samur omen dira. Egia erran, baginakien ez zirela batere ados izanak deputatugaien hautatzeko tenorean, Richard Ferrand nagusi handi agertua, denak manatu behar balitu bezala, ahal bezen toki guti utziz erdikoeri. Bayrou kexatua eta denen buru, itxura guzien arabera, Macron bera ari izana hautsi-mautsi baten nolazpait pikoan ezartzen... Geroztik Bayrou eta Ferrand beti hotzean. Mokoka ere ari izanak eta arras bipilki omen Macronen kargu hartze egunean! Harreman batzu oraino gehiago hoztuak Ferrand ziliportakatzen duen afera bitzi horrekin. Untsa gaizki heldu dena preseski Bayrou dena prediku zuri ari delarik politika bizia arrunt sanotu nahiz...










