Mundu zabalean | 2017ko Ekainaren 08a

Kabuleko kronika beltza

M.L.

Joan den ostegun goiztirian Kabul Afganistango hiri nagusiak atentatu berri bat jasan zuen. Kamioi bat lehergailuz betea zapartatu zen Alemaniako enbaxadategiaren parean.

Joan den ostegun goiztirian Kabul Afganistango hiri nagusiak atentatu berri bat jasan zuen. Kamioi bat lehergailuz betea zapartatu zen Alemaniako enbaxadategiaren parean. 80 presuna bederen hilik utzi ditu, zaurituak 350 baino gehiago. Kabul hiri nagusiko auzo batean aurkitzen dira mundu guziko estatuen enbaxategiak. Badu hiruzpalau urte atentatuak urrunagotik edo hurbilagotik jasaiten dituztela. Nahiz gehienetan ez dakiten garbiki nor den atentatu egilea, sei metro gorako paretak eraikiak dituzte ordezkaritza horien inguruan, metalkiez indartu betoinezko paretak hain zuzen. Pareta horien kaskoak salbe zakuz hornituak dituzte, eta hauen gainean burdin hari ziztadunak landatuak dituzte. Gauza da inork ez dakiela zehazki zenbat talde armatu ari diren Afganistanen atentatuak burutzen. Adituek bi izen emaiten dituzte lehenbizian, Talibanak eta DAECH. Talibanek galdatzen dute amerikar soldadoak Afganistandik atera daitezen, aurten kanpoko estatuen enbaxategiak dituzte beren atentatuen helburu. DAECH aldiz Xiiten kontra ari da: iazko uztailean 80 presuna hil zituzten Hazara etniakoak. Duela bi hilabete mezkita xiita batean otoitzean ari ziren 27 musulman hil zituzten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3404. zbk

Bere iraganean jasana ahanzten duen populuak berriz ere jasan beharko du.

Winston Churchill

Gure Hitza | 2017/06/08

Zoin pollita!

Janbattitt Dirassar

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz?

"Zinez pollita da, biziki pollita!" Nor da hola mintzo eta zertaz mintzo ote da, edo nortaz? Hola mintzo dena, eta gauza bera errepikatuz nik dakita zonbat aldiz zonbait hilabete barne, hola mintzo dena da Thomas Pesquet frantses kosmolari gaztea - 39 urte otsailean beteak - sei hilabete eta erdi ibili dena Lurretik lau ehun bat kilometrotan, alde bat itzulika eta zernahi ariketa balios eginez, ISS zeru-ibilgailu famatuan zegoela... Handik igorri ditu guzien xoragarri Lurraren argazki miresgarri ainitz eta ainitz! Eta beti solas berak, azpimarratuz Lurra izugarri polita dela espaziotik behatzen zaiolarik ere, polita baino politagoa azkenean, hitzak ere eskasten nolakoa den xuxen kontatzeko... Irudiek ba denen buru prediku ederrenek baino indar gehiago... Holako ibilaldiak egin dituzten beste kosmolariek ere ez dute funtsean besterik erran, Lurra dela ohantze arraro baten parekoa, altxor bat ezin aski preziatua, mugarik gabekoak iduri duten eremu ilun lotsagarrien erdian galdua...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016