Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Ekainaren 08a
Koadrila eguna Tolosan
Ekainaren 16tik 25era ospatuko dira san Joanak edo Tolosako bestak.
Ekainaren 16tik 25era ospatuko dira san Joanak edo Tolosako bestak. Uztaritzeko senidetza elkarteak aitzineko urtetan bezala antolatzen du ekainaren 17an koadrila egun hortara joaiteko autobusa. Egitaraua honelakoa izanen da: - abiatzea Uztaritzetik (Lapurdi zentrotik) goizeko 10:00etan; Tolosara heltzea 11:00ak aldera eta poteo batekin hasiko dena; - 14:00etan koadrilen herri bazkaria Euskal Herria plazan, ''GUK EDARIA ZUEK BAZKARIA'' bertan mahainak, kaderak eta edariak proposatuak dira, bakotxari doakio piknikatzeko jatekoa ekartzea; - ondotik karriketan animazioak, merkatuak, kontzertuak, arratsaldea goxoki iragaiteko eta bukatzeko. Parte hartzaileeri 20 euroko ekarpena eskatua da autobus, tixerta eta bazkariko tokiarentzat. Izenak eman behar dira ekainaren 8ko telefono huntara: 06 37 74 97 40; zenbaki berera xehetasun gehiagorentzat. Ongi etorri deneri.










