Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Maiatzaren 09a

Baigorri

Baigorri

Heriotze

Joan den astean, mundu huntako azken bidaian lagundu dugu herriko pertsonarik xaharrena. Angèle Garat-ek 105 urte zituen. Hemen sortua, 18 urtetan Parisera joan zen lanera. Ile apaintzale ofizioa ikasirik, berriz itzuli zen sorterrira eta hemen instalatu bere bizia lan hortan egiten zuela. Ezkondua, bi seme alaba altxatu ditu bere senarrarekin. Emazte langilea eta alegera zen, biziki konpainia goxokoa, fede handikoa ere baita kantaria, parropiako koruan luzaz eta luzaz parte hartu duena. Ehorzketa egunean jendaldea bildu da azken agur baten egitera. Hemendik ere dolumin beroenak helarazten dizkiogu doluan den familia guziari.

Euskal Unibersitate Herrikoiarekin

Elkarte hunek gomitatzen gaitu Bil-Etxea gelara, maiatzaren 17an ortziralez, (20:00) izanen den “Berriz egin beharreko Europar batasun bat” gaiaz mintzaldira. Zer da heldu diren Europako hauteskundeetan egiazki jokoan dena, zoin dira Europar Batasunaren krisiaren zergatiak eta zoin izan daitezke Europaren gerorako gertakizunak? Arrats hortan, Patrick Saurin Sud-Solidaire sindikatuko kidea hor izanen da mintzalari.

Artzainen lasterkaldia

Hogoita laugarren lasterkaldi hau, maiatzaren 12an iraganen da igandearekin. Aurten, berezitasuna badu, bi proba izanen baitira. Lehena, usaiakoa artzainen lasterkaldia, 23,6km-koa, 1350m desnibelekin, Oilandoiko (930m) kaskoan gaindi, Aharzako lepoa, Urdiako zahala, berriz abiapuntura heltzeko. Abiatzea: goizeko 9:00tan eginen da. Bigarrena, OGB deitu dute, (Oilandoi goiti beheiti), 15km ditu eta 930 metra desnibel. Lehenaren ibilbide bera hartuko du Aharzako leporaino, hortik gainbehera hartuko du abiatu lekura heltzeko. Hunentzat, 9:30etan eginen da abiatzea. Oinezkoentzat ere 15km-ko ibilaldia antolatua da, goizeko 7:00 eta 8:00ak artean eginez abiatzea. Jadanik izen parrasta bada emanik, baina hau egin daiteke oraino, abiatzeko tenorea baino oren bat lehenago eginez. Ibilbidetan eta bururatzean izanen da indarren hartzekoa janari eta edari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016