Inbido | 2019ko Maiatzaren 09a

Behako bat Mozanbike herrialdeari

Muslaria

Behako%20bat%20Mozanbike%20herrialdeari

Afrika Hego-Ekialdean kokatzen da Mozanbike herrialdea. Munduko pobreenetarik dela, hara nolako fama duen. Gainerat, azen ontzeko, duela zonbait aste jasan du alimaleko makurrak egin dituen orrona bortitz bat eta joan den astean egundainokotan beste bat! Berriz ere kalte handiak, milaka ba etxeak lurrerat joanak edo (eta) azkarki fundituak. Hilak eta kolpatuak ere ba (hilak ehun bat segurik). Goazen bada behako bat eman ederrak pekatzen dituen herrialde horri... Eremuz, Frantzia baino aise handiagoa da. 800.000 kilometro karratu Frantziak 550.000 dituelarik. Afrikako eskualde gehienetan bezala, mugak europar agintariek daizkiote finkatuak, portugesek Mozanbike horren kasuan, han gaindi nagusi handi jartzearekin, kolonia delakoak muntatu ziren urteetan. Herrialde osoan badira 26 miliun biztanle. Miliun bat baino gehiago Maputo hiri nagusian Jendetza ttipitua izana beren artean gaitzeko gerla itsusia ukana baitute. Orai berriz emendatzen ari, bazterrak baketsuago izanez. Haur ainitz sortzen da han gaindi, familia gehienetan bospasei berdin, Ondorioz, jendetzaren erdia nunbait han hogoi urtez azpikoa izanki!

Arabiar eta portuges

Erdi-Arokotzat arabiar itsasturi asko ibili ziren orai Mozanbike deitzen dugun horren itsas-bazterreko herrietan. Negozio frangotan ariz hango jendeekin. Funtsean, islam erlisionea ere polliki sartu zen ordukotzat. 1498-an portugesak ziren agertu Vasco de Gama mariñel famatuarekin. Emeki emeki gero eta ausartago ibili, itsas-hegian segur bainan ere, gero eta gehiago, barnagoko lurretan. Nagusi handi jarri eta hola segitu kasik bost ehun urtez! Iragan mendean haatik bazterrak hasi ziren kexatzen. 1964-ean jazardunke handi bat izan zen eta hamar bat urtez gaitzeko nahasmenduak! 1975-ean portuges gober nua bortxatua izan zen amore emaiterat eta Mozanbike plantatu zen bere gain. Ezkertiarrek hartu zituzten giderrak beren esku, komunixtak denen aitzineko. Hitzeman zuten zernahi aldaketa jende xehearen alde bainan denbora guti barne bazterrak berriz nahasi ziren eta ez guti. Hola hasi zen beren arteko gerla luze bat. Gaitzeko urte ilunak izan ziren, zinez lotsagarriak! Orotarat, miliun bat hil eta berdin gehixago ere!

43 mintzaira

Hein bat lasaitasun bada bulta huntan bainan arazo handiak ere ba haatik. Ezinbestean bada ezinbestean jende gehienak arrunt xuhurki bizi behar. Lanak dituzte ere ezin elgar adituz. Eta hori bi gisetarat. Alde batetik, ikusmolde desberdin ainitz agertzen baita herritarren artean. Bestetik orotarat 43 mintzaira desberdin baitituzte. Frangotan aditzen da beharrik portugesa hor dutela elgarren lokarri bezala. Portugesen kolonia zen denbora heietan portugesari eman zen alabainan jendea, berak nahi ala ez. Orai haatik, portugesa gibelerat ari da. Hirietan jendeen %80- ak mintzo du halere, baserrian aise gutiagok. Oro har, jendetzaren erdiak nunbait han. Portugesaz bestalde, emakhuwa deitzen da gehienik erabilia den mintzaira, jendeen artean %26 dira hein bat polliki bederen menperatzen dutenak. Ohargarri dena da azken hamarkadetan, ikastegi frangotan bereziki, ingelesak bildua duela arrakasta handia.

Ainitz giristino bainan...

Erlisionearen aldetik ere, badira desberdintasun handiak. Azkenik akulatu ikerketa batzuen arabera, erdiak baino gehiago - %56 – giristinoak dira, eta horien artean erdiak katolikoak. Musulmanak %18, gaineratikoak edo sineste zaharreri atxikiak edo beren burua fedegabe daukatenak. Azken dotzena bat urte hauetako aldaketa, protestantak dira goiti ari eta bereziki "ebanjelistak" deitzen dituzten horiek.

Ekonomiaren aldetik, laborantza dago mozkinbide handiena. Turismoa ere azkartzen ari luzaz trabatua izanik arrunt giro nahasia zelakotz. Berri ona izan ditakeena geroari buruz, ohartu dira herrialde horrek badituela gas erresalbu handiak, zinez gaitzeko altxorra. Noiz nola baliatzen ahalko den altxor hori, ondoko urtetan ageriko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3498. zbk

Sortzeak hiltzea zor

Betiko errana

Gure Hitza | 2019/05/09

Urtea lanari, maiatza alferkeriari!

Menane Oxandabaratz

Maiatza da langileek gostukoa duten hilabetea, nola ez besta egun anitz baitira, maiatzaren 1a, ondotik 8a eta 30ean Salbatore. Nola ez uros izan kasik aste guziz pausu egun bat dugula! Egun horiek guziek badute beren erran-nahia, bakoitzak jende mota bat hunkitzen duela.

Maiatzaren lehenean langileek ohidura dute karriketan ibiltzea, funtsean nihaurek betidanik maite izan dut egun hortan Baionako bidea hartzea, errituel bat bilakatua dena. Giro berezi bat bada, sektore desberdinetako langileak bilduak, bakoitzak bere berezitasunak dituela. Lantegi handi horietakoek banderola alimale batzuk dituztela, autoak sono azkarrekin, tropan etorriak... beste langile-ofiziale edo bulegoetakoak bakarrik etorriak baina gostura egonki. Hots giro horrek emaiten du bakoitza bere lan sailean ari bada ere urtean behin elgarrekin bilduak direla. Manifestazioaren bukaeran sindikatuek muntatu ostuetan aperitifa bat goxoan edaten dugula. Egun horrek sentsu azkar bat baldin badu ere, ez baita la...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016