Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Maiatzaren 09a
Amikuze
"Soinujolearen semea" filma Donapaleun maiatzaren 9an
"Soinujolearen semea", Fe r n a n d o Bernués-ek gauzatu filma presentatua izanen da maiatzaren 9an, ostegunez, Donapaleuko zinema gelan (20:30). Bernardo Atxagaren nobelatik ateratua da. Filma euskaraz emana da eta itzulpena frantsesez. David Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kideek mespretxaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duenaren, iraganak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, gazte laguna, azken agurra emaitera doa eta aspaldiko kontu batzu argitzera. Heldu da egiari aurre egiteko tenorea.
Bizikleta elektrikoa entseatzen ahal duzie!
Euskal Elkargoak jakinarazten dauku zerbitzu berri bat proposatzen duela herritarrei. Hemendik aitzina bizikleta elektrikoen alokatzeko posibilitatea ukanen dugu. Amikuzeko poloan 8 pirripita jenden esku ezarriak dira. Interesatua denak, bere izena velo-paysbasque.fr sarean eman behar du. Hilabete batendako 50 euro gostatzen da eta bi hilabetendako 90 euro. Xehe tasun gehiagorentzat deitu Amikuzeko poloa 05 59 65 74 73.
Orotarik
Donapaleuko komertsanten hamabostaldia bukatu da. Huna lehen hiru sarien zenbakiak: 40286 (Peugeot 108 auto bat), 39344 (trotineta elektriko bat), 08867 (bidaia baten egiteko saria). Beste hamazazpi sariak prentsaren bidez zabalduak izanen dira. "Colis suspect" filmaren ondotik, Etorkinekin Amikuze elkarteak bigarren gaualdi bat antolatzen du etorkineri buruz, maiatzaren 7an, asteartez. Beñat Etchepare lizeoko ikasleek "Iheslari poetikoa" antzerkia emanen dute (20:30) Aiziritzeko salan. Antzerki hortan migranten gaia jorratua da ikuspuntu desberdinak bilduz. Arantxa Hirigoien-ek idatzia du eta Manex Fuchs-ek moldatua lizeoko ikasleekin. "Les amis du musée de la Basse-Navarre" elkarteak konferentzia bat muntatzen du maiatzaren 9an, ostegunez, (20:30) Donapaleun Bideak-eko salan. Hor Catherine Regnault- Roger, Paueko unibertsitateko erakasle ohia mintzatuko da. Gaia: "Laborantzako landaren osasuna babestu atzo, egun eta bihar". Euskal Herrian Euskaraz elkarteak antolaturik, Eneko Bidegain- ek hitzaldi bat eginen du maiatzaren 17an, ostiralez, (20:00) Donapaleuko Aldaka gaztetxean. Gaia: Herri zatitua eta Euskara.











