Herriz Herri - Makea (L) | 2019ko Maiatzaren 09a
|Lekorne
Txir-Txor gaztetxeak 17 urte
Baliatzen dira urteurren hortaz, goizean (10:00), gaztetxeen arteko koordinaketa biltzeko. Ondotik 17 urteak ongi ospatzeko, egunaldi goxo bat proposatzen dute: (12:00) Nat eta Watsonek animaturik bazkaria, tokiak erreserbatzeko deitu behar da 06-74- 76-18-49. Arratsaldean, pilota partida: Peio Irigoien eta Mikel Hiriart-Urruti, Julen Oillarburu eta Ximun Boscqen kontra. Ondotik (19:00), kontzertuak: The Very Small Orchestra, Zoo eta Torheit taldeekin. Zahar ala gazte... denak gomitatuak gira maiatzaren 18an, Makeako gaztetxera. Zorionak Txir-Txor!
LEKORNE:
Gorago irudia aski harrigarria da, gertatu zena primadera hastapenean. Baigura ikastolak bere azken urtea du Gerezietako kaskoan. Hala nola azken algekoa muntatu zen ikastolaren kanpoko eremuan, Luhusoko Etchever- ria mahasturiari esker, bere kamioi-garabia baliatu baitzen leku kinkalots batean. Ez dago oraindik lekurik, 55 ikasle direlarik. Etorkizun hurbilean Lekorneko plazan kokatuko da Baigura ikastola. Algekoak aldiz beste nunbait pausatuko dira, euskararen aterbe berriz ere.










