Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2019ko Maiatzaren 08a
Maiatzaren 11n, Vahine Ori dantza taldea, (8:30) Bixintxo kultur gunean.
Huna aldi huntan Bixintxo kultur elkarteak proposatzen daukula Tahiti euskalderat bidaiatzea Vahine Ori taldearen medioz. Polinesiako dantza eskola hori, Angelun kokatzen da Florina Tahitiko anderea dutela erakasle. Hango dantza musika eta kantuz gozatuko da publikoa, eta kasu... kasu! Gomitatua ere izanen da parte hartzerat "fisikoki"... beraz presta espartinak! Gau berean, sartzeko gelan, publikoak, Polinesiako artea aurkituko du eta hango punch edari mota hura jastatzen ahalko du. Beraz ongi etorri deneri, sartzea 10€tan,12 urtetik goiti.











