Herriz Herri - Lasa (NB) | 2019ko Maiatzaren 09a
Mus xapelketa
M.G.
Ohore eta atsegin ukan dugu jakin dugularik Frantziako museko xapela jauntzi duela gure herritar Ellande Idiart Bidarteko nagusi xaharrak orain Garazin bizi dena Ondarla Hamekaineko Battitta Lapeyrekin Pazko biharamunean Ilharren jokatzen zen mus xapelketan. Helburu hortara heltzeko berek jakin zonbat pare baztertu dituzten eta hor berak bezalako jokolari gogorrek bentzutzeko erakutsi dute burua sano daukatela eta izpiritua argi eta erne, bizkarrean izanagatik 82 eta 88 urte! Goresmen eta zorionak Ellande eta Battitta, goza zazue bozkario hori suerte on bat desiratzen dauzuegu jokatuko duzuen munduko xapelgoarentzat. Jakin dugu ere beste 2 pare baginituela ere herritik hautatuak zirenak hor jokatzeko. Ez baduzue ere zuen helburua kausitu, goresmenak ez baita gaizki hortarat heltzea. Biba zuek eta segi hola!










