Herriz Herri - Mendibe (NB) | 2019ko Maiatzaren 09a
Hergarai eskualdea
Internet mugikor, ordenagailu, joko elektroniko, telebista, tableta... Helduek eta haurrek pantailak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Erabilpen horren ondorio kaltegarriak saihesteko, ekintzak proposatzen ditugu, maiatzaren 14tik 23ra. Hergarain antolatuko dugun "10 egun aisi pantailarik gabe" erronkan gauzatuko ditugunak. Helburua, 10 egunez pantailak aisialdirako ez erabiltzea da, eta aisialdirako denbora beste molde batez erabiltzea. Horra heldu diren lehen hitzorduak, ondoko astean segida:
Ahatsa: eskolan, maiatzaren 14an (20:00): "Nahi duen pertsonak ainitz maitatu duen liburu bat edo gehiago aurkezten du".
Mendibe: eskolan maiatzaren 16an, "Idaztea maite duten Hergaraitarren lekukotasunak eta idazki irakurketak".










