Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Maiatzaren 09a
Hazparne
Azpeitiarrak eta Hazpandarrak beti elgarrekin kurri
“Arnoaren eta arrainaren ibilaldia”ren 5. etapa eginen da maiatzaren 11n, larunbatez, Urbinatik Eztibalitzera. Lagun Onak taldekoekin juntatu eta, 22 kilometro iraganen dira. Hortarako, hitzordua emana da Harana plazan, (7:00). Bakotxak bere janaria eraman behar du. Gibelerat helduko da (18:30) inguruan. Han, ibilaldiaren abiapundurat joaiteko elgarrekin hartu den autobusarentzat, 10€ eman beharko dira. Izenaren emaiteko: txoria.gunea@gmail. com -era idatzi.
Dantza ikusgarria
Jauzika elkarteak gimnastika eta dantza kurtsoak emaiten ditu urte guzian eta hara maiatzaren 11n, urteko dantza ikusgarria eskainiko duela, Mendeala gelan (20:00) “Disneyren zoramendua”. Hor lan egiten duten haur eta gazteen etxekoak gomit dira dudarik gabe, bainan ere nahi duen oro, ikusgarria interes handikoa omen baita.
Igerikatzea
Izenak dion bezala, elkarte horrek igerilariak biltzen ditu. Sasoina hurbiltzen ari dela eta, taldean parte hartu nahi dutenen izenak ondoko egunetan hartuko ditu: ostiraletan, maiatzaren 17, 24 eta 31an (17:00-19:00) herriko igerilekuan. Telefona daiteke ere: 06-71-27-44-19rat.
Argindar mozteak
Obra batzuen burutzeko, elektrika moztua izanen da maiatzaren 14ean (09:30-11:00) gune hauetan: Cerezo lotizamenduan, Urkoin, Kostan, Chouhia lotizamenduan eta Zelain.
Zineman: “Soinujolearen semea”
Bernardo Atxagaren liburuaren adaptazio bat atera du Fernando Bernués filmegileak: David Imaz-ek, etxekoek bazterturik eta traidore gisa ekarria, Euskal Herritik ihes egin du 1970 hamarkadan. Geroztik Kalifornian bizi da eta bizia bukatzera doalarik, kulpabilitateak jana da. Lagun baten etorrerak lagunduko du egiari buru egiten. Adiskidetasuna, traizioa eta egiaren botereari buruzko istorio bat. Haritz Barnen ikusten ahalko da maiatzaren15ean, asteazkena eta 20an, astelehena (21:00).