Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Maiatzaren 09a
Marijan Minaberriren meategitik liburuaren aurkezpena Bankan maiatzaren 11n.
Bankako Suaia elkarteak gomitzatzen zaituzte Marijane Minaberriren lanak biltzen dituen liburuaren aurkezpenera Bankako Olhaberrin, maiatzaren 11n (ibiakoitza), (11:00). Xalbador eta Laka bertsulariak hor izanen dira. Euskaltzaleen Biltzarrak liburu bat ondu du, Marijane Minaberriren lanetan hautaketa bat eginik. Haur, gazte eta helduek plazerez irakurriko duten obra atsegingarria da Marijan Minaberriren meategitik: antzerkiak eta abere ipuinak haurrentzat, olerki, bertsu edo prosa helduentzat. Hélène Dolharek egin marrazki bikainez hornitua da. Jakin ere Euskaltzaleen Biltzarrak bere biltzar nagusia eginen duela egun eta leku berean, oren bat lehenago, hots (10:00) Bankako Olhaberrin. Ongi etorri deneri!











