Pilota | 2019ko Maiatzaren 09a
ELITE PRO B: BIELLE ETA ÇUBIAT XAPELDUN ITSASUN, ATHARRIKO JOKO BERRI LEHIAKETA EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAN, PLAZA LAXOA HASTEN
JME
ELITE PRO XAPELGOA BINAKA
À¢'ž'¨ Zuraiden, B mailako finala
Joan den igandean jokatu da B
mailako finala Zuraideko trinketean
Bielle / Çubiat..................... 40
Inchauspe / Amulet............ 16
Hastetik bururaino, Bielle eta
Çubiat nagusi ziren final huntan
eta diferentzia handiarekin irabazi
dute. Xapeldun berriek partidaren
manamendua hartu dute
eta berdintzerik gabe aitzinean
joan dira ez baitzuten kintzerik
galtzen eta meneko pilotak ongi
baliatu baitituzte. Partidaren
bilakaerako momentu zenbait:
16/9, 21/12, 23/14. Gero pundu
gehienak irabazleen alde izan
dira, ezen 17 kintze egin dituzte,
biga doi-doia uzten zituztela
Alexis-i eta Antton-i.
Bielle-k 6 tanto markatu ditu saketik,
Inchauspek bat.
Partidak oren bat eta laurden
iraun du guti gora behera.
GARAZIKO ASTELEHENA
Joan den astelehenean, maiatzaren
6an, "Trophée de Cize"
lehiaketaren bigarren itzuliko
partida jokatu da Garatenean,
ikusle kopuru pollitaren aitzinean
eta aste huntan eskoletako
haur asko ere bazen
Olçomendy / Lambert X.....50
Alcasena / Lucu..................24
Partida arras desorekatua zen.
Bi ekipak ados izan dira bi aldiz
: 1/1 eta 5/5 gero Olçomendy-
k eta Lambert-ek gaina hartu
dute beren aurkariak tantoen
erdiak egin gabe utziz: 13/7,
20/10, 26/14, 34/16, 44/16,
49/21, 50/24.
Olçomendy eta Lambert nagusi
ziren eta Alcasenak bere lan partea
eraman badu, Lucu-k huts
anitz egin dio, menturaz arrangura
zerbait bazukeen eskuan.
Sakean ere diferentzia handia
bazen: Olçomendy-k 16,
Alcasenak 6.
Partidaren iraupena: oren bat
eta 19 minutu.
Heldu den astelehenean, maiatzaren
13an, "Trophée de Cize"
lehiaketaren lehen finalaurdena,
17:00etan:
Inchauspe / Iturbe................?
Elgart / Amulet......................?
ITSASUN ATHARRIKO JOKO
BERRI LEHIAKETA
Lehen eguneko partidetako bat
ez ginuen arras xuxena emana,
dena den, huna jokatu duten
ekipa xuxenen emaitzak:
Echeverry / Ducassou........ 40
Monce / Lambert X............ 27
Lehen hamarkadan izan dira
partidako hiru berdinketa bakarrak
: 6/6, 7/7, 8/8. Handik
goiti, Etcheverry gazteak eta
Ducassou-k abantaila hartu
dute eta markagailuan diferentzia
handituz joan da: 11/9,
19/11, 23/17, 29/21, 35/25,
40/27, oren bat eta hamar minuturen
buruan..
Saketik egin tantoak: Etcheverry-
k 5, Monce-k 4 eta bat
falta.
Ospital / Xala...................... 40
Echeverria / Guichandut.... 35
Ohartzekoa da partida huntan
Xala gibeletik ari zela.
Echeverria eta Guichandut luzaz
aitzinean ziren: 7/3, 13/7,18/12,
21/19, 26/24, diferentzia gutirekin
halere, Ospitalek eta Xalak
berdinketa menean zutela eta
hala gertatu da. Lehen berdinketa
26/26 eta beste lau berantago
: 28/28, 29/29, 30/30,
34/34, azken kintzeak Ospitalek
eta Xalak egiten zituztela.
Saketik egin tantoak: Ospitalek
2 eta bat falta, Echeverria-k 5
À¢'ž'¨ Finalerdiak maiatzaren 7an,
asteartean,
19:00etan
Etcheverry / Ducassou.........?
Bielle / Harismendy..............?
20:00etan
Ospital / Xala........................?
Larralde anaiak.....................?
À¢'ž'¨ Maiatzaren 11a, larunbatean,
finala
16:00etan
Aitzin partida
17:00etan
Finala astearteko irabazleen
artean
EUSKAL HERRIKO PILOTA
BATZORDEAN: PLAZA LAXOKO
LEHEN EGUNA
Heldu den asteburuan hasiko
da plaza laxoko xapelgoa. Huna
lehen mailako partiden banaketa
:
À¢'ž'¨ Iholdin, maiatzaren 10ean,
ortziralean
19:00etan Cachenaut /
Durruty (Denek Bat)...............?
Mainhaguiet /
Argain (Goizeko 1).................?
20:00etan Carricart /
Olhagaray (Airetik 1).............?
Haristoy /
Tambourin (Zaharrer Segi 2)..?
À¢'ž'¨ Larresoron, maiatzaren 11an,
larunbatean
16:00etan
Dizabo /
Bereterbide (Senpere 2)........?
Lecuona / Calvet (Sara 1).....?
17:00etan Azcona /
Jaureguy (Senpere 1)...........?
Jaureguy /
Salaberry (Biarritztarrak1)......?
À¢'ž'¨ Makean, maiatzaren 11an,
larunbatean
16:00etan Massonde /
Amestoy (Atzarri 1).................?
Bonetbeltche /
Oxarango (Airetik 2)..............?
17:00etan Etcheto /
Chamalbide (Irisartarrak 1).....?
Thicoipe /
Irigoien (Amikuze 1)..............?
À¢'ž'¨ Bidarrain, maiatzaren 12an,
igandean
16:00etan Goicoechea /
Erreca (Zaharrer Segi 1).........?
Suertegaray /
Aramendy (Urruñarrak 1).......?
17:00etan Ibarburu /
Laduche (Azkaine 1)...............?
Etchemendy /
Maitia (Noizbait 1).................?
Finalerdiak Kanbon eta Donapaleun
finkatuak dira, finala Hazparnen,
uztailaren 7an.
HEGOALDEKO BERRIAK
Joan den asteko partida zenbaiten
emaitzak, buruz-buruka:
À¢'ž'¨ Atano III (Donostia) maiatzaren
3an
Aranguren........................... 22
Ugalde................................... 6
Irribarria.............................. 22
Altuna III.............................. 18
À¢'ž'¨ Labrit (Iruñea), maiatzaren
4an
Ezkurdia.............................. 22
Jaka..................................... 14
À¢'ž'¨ Bilbo, maiatzaren 5ean
Urrutikoetxea...................... 22
Bengoetxea VI...................... 8
Heldu den asteko programari
behako bat, buruz-buruko finalerdiak
aitzin:
À¢'ž'¨ Larrainzar, maiatzaren 10ean
À¢'€'" 22:00etan eta Euskal Telebistak
zabaldurik zuzenean
Mendizabal III À¢'€'" Garmendia.?
Ugalde À¢'€'" Untoria...................?
Altuna III À¢'€'" Tolosa.................?
P.Etxeberria À¢'€'" Martija............?
À¢'ž'¨ Adarraga (Logroño), maiatzaren
12an, 17:30etan eta Euskal
Telebistaren bidez zuzenean
Retegi BI À¢'€'" Martija................?
Jaka À¢'€'" Ruiz............................?
Elordi.....................................?
Zabala...................................?










