Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Maiatzaren 09a
Uztaritze
Konfirmazione
Errobiko Salbatore parropiatik 20 bat gaztek errezebituko dute heldu den igande huntan konfirmazioneko sakramendua Jondoni Bixintxo elizan (10:30). Baionako seminarioko superiora den Beitia jaun apezak ordezkatuko du apezpikua egun hortan. Izpiritu Sainduak lagunt ditzala gazte horiek beren bizian.
Dantzaldi musikaldi
Jada eginik ukan duten bezala Uztaritzeko suhiltzailek antolatzen dute dantzaldi musikaldi bat maiatzaren 18an larunbatez (19:00) beren egoitzan (Haltzabea karrikan). Jendea ausartzeko behar diren guziak izanen dira tokian berean jan edariak barne. Xehetasun gehiago heldu den astean.
Mus lehiaketa
Arruntzako eskola publiko elebiduneko burasoen elkarteak antolatzen du larunbat huntan 11n mus lehiaketa bat Aldacourrou gelan. Muslari pare bakotxari 20 euro parte hartze galdegina izanen zaie. Izenak emaiten ahal dira egunean berean 14:00etarik goiti, edo aitzinetik telefono huntara: 06-15-15- 52-93. Lehiaketa bera hasiko da 15:00etan. Irabazteko sari asko badira eta tokian berean jan edanak segurtatuak izanen dira. Inbido eta hordagoak libro!
Etxe loreztatuen lehiaketa
Urte oroz bezala Herriko Etxeak etxe loreztatuen lehiaketa antolatzen du. Parte hartzeko izenak eman ahal daitezke oraidanik eta ekainaren 29a arte Herriko Etxean berean, 05 59 93 00 44. Deneri idekia da.











